Cookie-ei buruzko informazioa

    Cookie-ei buruzko informazioa

    Zer dira cookie-ak?

    Webgune jakin batzuetako orrialdeetan sartzen den edo horiek bisitatzen dituen ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian biltegiratzen diren tamaina txikiko testu-fitxategiak dira cookie-ak, eta era horretan erabiltzailearen lehentasunak jakingo dira berriz ere konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean biltegiratutako cookie-ek ezin dituzte bertan bildutako datuak irakurri, ezta informazio pertsonala eskuratu edota beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-ak irakurri ere.

    Zer cookie mota daude?

    Kudeatzen dituen erakundearen arabera:

    Cookie propioak: bisitatzen ari zaren orrialdeak sortutakoak dira.

    Hirugarrenen cookie-ak: kanpoko zerbitzu edo hornitzaileek sortutakoak dira, adibidez Facebook, Twitter, Google, eta abarrek.

    Aktibo irauten duten denboraren arabera:

    Saioko cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak eskuratzeko eta biltzeko diseinatutako cookie mota bat dira.

    Cookie iraunkorrak: cookie mota hauetan datuek terminalean biltegiratuta jarraitzen dute, eta cookie-aren arduradunak zehaztutako denbora-epe batean zehar eskura eta trata daitezke.

    Duten helburuaren arabera:

    Cookie teknikoak: oinarrizkoenak dira eta besteak beste, gizaki bat edota aplikazio automatizatu bat nabigatzen ari ote den eta erabiltzaile anonimo bat eta erabiltzaile erregistratu bat nabigatzen ari ote diren jakitea ahalbidetzen dute, edozein webgune dinamikoren funtzionamendurako oinarrizko zereginak baitira.

    Pertsonalizatzeko cookie-ak: erabiltzailearen terminalean hainbat irizpideren arabera aurrez ezarrita dauden edota erabiltzaileak berak definitzen dituen izaera orokorreko ezaugarri jakin batzuekin zerbitzura sartzea ahalbidetzen diote erabiltzaileari. Adibidez, hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, hautatu den edukien diseinua, terminalaren geolokalizazioa eta zerbitzura sartzeko baliatzen den eskualde-konfigurazioa, eta abar.

    Azterketarako cookie-ak: egiten ari zaren nabigazio motari, gehien erabiltzen dituzun atalei, kontsultatutako produktuei, erabilerako ordu-tarteari, hizkuntzari eta abarri buruzko informazioa biltzen dute.

    Publizitaterako cookie-ak: publizitatea azaltzen dute zure nabigazioa, jatorrizko herria, hizkuntza eta abar kontuan izanik.

    Portaera-publizitaterako cookie-ak: zerbitzua ematen den webgunean edo aplikazioan bildu diren publizitate-espazioen kudeaketa eraginkorra ahalbidetzen dutenak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaeraren inguruko informazioa biltzen dute behaketaren bidez, eta ondoren profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen dute, horren araberako publizitatea erakusteko.

    Zer cookie mota erabiltzen dugu www.alavaemprende.com webgunean?

    Funtzionamenduko eta pertsonalizazioko cookie-ak

    Webgunearen funtzionamendua ahalbidetzen duten cookie-ak dira, edukiak modu egokian erakutsiz eta atal batetik beste batera nabigatzea ahalbidetuz. Bestalde, cookie mota hori erabiltzen da cookie-en erabileraren onarpena gordetzeko, webgunean sartzerakoan hasierako informazio-bannerra berriz ere ager ez dadin. Hona hemen cookie horietako batzuk:

    PHPSESSID: PHP enkriptatze-hizkuntzak erabiltzen du cookie hori, saio-aldagaiak web-zerbitzarian gorde daitezen ahalbidetzeko. Cookie hori funtsezkoa da webgunearen funtzionamendurako.

    cookie_notice_accepted: cookie hori erabiltzen da cookie-en erabilerari buruzko hasierako abisuaren onarpena kudeatzeko, eta horrela, behin onartu ondoren, ez zaizu berriz agertuko. Hilabeteko iraupena du.

    Google Analytics.

    Google Analytics, Delawareko Google, Inc. konpainiak eskainitako web-zerbitzu analitikoa da. Konpainiaren bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”). Google Analytics-ek “cookie-ak” erabiltzen ditu, hau da, zure ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak, webguneari erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen laguntzeko. Googlek zuzenean transmititzen eta artxibatzen du Estatu Batuetako zerbitzarietan, cookie-ak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (IP helbidea barne). Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunea nola erabiltzen ari den jakiteko, webgunearen jarduerari buruzko txostenak bilduz eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk eskainiz. Googlek hirugarrenei transmititu ahal izango die informazio hori, legeriak hala eskatzen dionean edota hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez du zure IP helbidea lotuko Googleren esku dagoen beste edozein daturekin. Datuen edo informazioaren tratamenduari uko egiteko aukera duzu, cookie-ak erabiltzeari uko eginez zure nabigatzailearen konfigurazio egokia hautatuz, baina jakin behar duzu hori egiten baduzu litekeena dela webgune horren funtzionalitate osoa erabiltzeko aukerarik ez izatea.

    Gure webgunean horretarako erabiltzen diren cookie-ak honako hauek dira (Googlek bere “Developers” orriaren bitartez emandako helburuen informazioa):

    __ga: hirugarrenen (Google) eta analisirako cookie-a da, erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen dena. Mota iraunkorreko cookie-a da, eta bi urteko iraungitze-epea du.

    __gat: hirugarrenen (Google) eta analisirako cookie-a da, eskaeren portzentajea mugatzeko erabiltzen dena. 10 minutuko iraupena du.

    _gid: erabiltzaileak egindako hizkuntza-aukeraketari buruzko informazioa gordetzeko erabiltzen da. 24 orduko iraungitze-epea du.

    Cookie mota horri buruzko informazio gehiago lortzeko, honako esteka hauek kontsulta ditzakezu: https://www.google.es/intl/es/policies/technologies/types/ edo https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage.

    Googleren lehentasunen cookie-ak

    NID: Googleren erabiltzaile gehienek euren nabigatzaileetan “NID” deitutako lehentasunen cookie bat dute gaituta. Nabigatzaile batek cookie hori eskaeren bitartez bidaltzen du Googleren webguneetara. NID cookie-ak ID bakar bat du, Googlek erabiltzen duena zure lehentasunak eta bestelako informazioa gogoratzeko, adibidez erabili nahi duzun hizkuntza (esate baterako, gaztelania), orrialde bakoitzeko zenbat bilaketa-emaitza erakustea nahi duzun (adibidez, 10 edo 20), eta Googleren SafeSearch iragazkia aktibatuta edo desaktibatuta egotea nahi duzun.

    1P_JAR: cookie horrek datuak transferitzen ditu Googlera. Astebeteko iraupena du.

    Twitterreko cookie-ak

    remember_checked_on, kdt, csrf_same_site guest_id, dnt, personalization_id, _ga,_twitter_sess, eu_cn, tfw_exp, ads_pre, syndication_guest_id, external_referer, twid, auth_token, csrf_same_site_set, lang, lang.

    Cookie horiek Twitterreko zerbitzuak ezartzen dituzte, eta erabiltzaileak webgunera egindako bisitei lotutako datu anonimoak biltzeko erabiltzen dira, adibidez bisita kopurua, webgunean igarotako batez besteko denbora eta zer orrialde kargatu diren, Twitterren zerbitzua pertsonalizatu eta hobetzeko asmoz.

    Funtzionamenduko eta pertsonalizazioko cookie-ak

    Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren cookie propioak dira, eta erabiltzailea modu anonimoan identifikatuta edukitzea ahalbidetzen dute, webgunearen barruan orrialde batetik beste batera nabigatu ahal izan dezan. Cookie hori saiokoa da, eta erabiltzailea gure webgunetik ateratzen denean ezabatu egingo da.

    Era berean, “cookieAcceptanceCookie” deitutako cookie bat erabiltzen dugu, cookie-en politiken onarpena kudeatzeko, eta horrela, behin onartu ondoren, erabiltzaileari ez zaio berriz ere agertuko hasierako informazio-bannerra. Cookie horrek hogeita zortzi urteko iraupena du.

    Nola desgaitu daitezke cookie-ak?

    Erabiltzaileak cookie-ak desgaitu ditzakeen modua, erabiltzen duen nabigatzailearen edo nabigatzaileen araberakoa izango da. Nabigatzaile guztiek ahalbidetzen dute cookie-ei lotutako konfigurazioa aldatzea. Ondoren, gaur egun erabiltzen diren nabigatzaile nagusietan konfigurazio horretara iristeko eman beharreko pausoak adierazten ditugu, baina deskribatzen diren pausoak aldatu egin daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera:

    Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we

    Firefox nabigatzailearen cookie-en konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):

    Zoaz Aukerak edo Lehentasunak eremura, zure sistema eragilearen arabera.

    Egin klik Pribatutasuna eremuan.

    Historiala eremuan Historialerako konfigurazio pertsonal bat erabili aukeratu.

    Orain Cookie-ak onartu aukera ikusiko duzu, eta aktibatu edo desaktibatu egin dezakezu zuk nahi duzunaren arabera.

    Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/Block-or-allow-cookies

    Internet Explorer nabigatzailearen cookie-en konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):

    Zoaz Tresnak, Interneten Aukerak eremura.

    Egin klik Pribatutasuna eremuan.

    Mugitu irristagailua zuk nahi duzun pribatutasun-maila doitu arte.

    Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es

    Chrome nabigatzailearen cookie-en konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):

    Zoaz Konfigurazioa edo Lehentasunak atalera Artxiboa menuaren bitartez edo goian eskuinean agertzen den pertsonalizazio-ikonoan sakatuz.

    Hainbat atal ikusiko dituzu; sakatu Aukera aurreratuak erakutsi aukeran.

    Zoaz atal honetara: Pribatutasuna, Edukiaren konfigurazioa.

    Hautatu Cookie guztiak eta guneen datuak.

    Zerrenda bat agertuko da, cookie guztiak domeinuaren arabera ordenatuz. Domeinu jakin baten cookie-ak errazago aurkitu ahal izateko, sartu partzialki edo osorik helbidea Bilatu cookie-ak eremuan.

    Iragazketa hori egin ondoren pantailan lerro bat edo batzuk agertuko dira eskatutako webguneko cookie-ekin. Orain, hautatu eta X sakatu besterik ez duzu egin beharko ezabatzeko.

    Safari: http://support.apple.com/kb/HT1677?viewlocale=es_ES

    OSXerako Safari nabigatzailearen cookie-en konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):

    Zoaz Lehentasunak atalera, eta ondoren Pribatutasuna.

    Toki horretan Blokeatu cookie-ak aukera ikusiko duzu, egin nahi duzun blokeo mota doitzeko.

    iOSerako Safari nabigatzailearen cookie-en konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):

    Zoaz Doikuntzak atalera, eta ondoren Safari.

    Zoaz Pribatutasuna eta Segurtasuna atalera, eta Blokeatu cookie-ak aukera ikusiko duzu, egin nahi duzun blokeo mota doitzeko.

    Apple: https://www.apple.com/legal/privacy/es/cookies/

    Android:

    Googleren pribatutasun-politiketarako esteka: http://www.google.es/intl/es/policies/privacy/

    Androidi lotutako laguntzarako esteka: https://support.google.com/android/?hl=es

    Android gailuetarako nabigatzailearen cookie-en konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):

    Egikaritu nabigatzailea eta sakatu Menua tekla, eta ondoren Doikuntzak.

    Zoaz Pribatutasuna eta Segurtasuna atalera, eta Onartu cookie-ak aukera ikusiko duzu, laukitxoa aktibatzeko edo desaktibatzeko.

    Windows Phone: http://www.windowsphone.com/es-ES/how-to/wp7/web/changing-privacy-and-other-browser-settings

    Windows Phone gailuetarako nabigatzailearen cookie-en konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):

    Ireki Internet Explorer, ondoren Gehiago, ondoren Konfigurazioa

    Orain Cookie-ak baimendu laukia aktibatu edo desaktibatu dezakezu.

    -BlackBerry: http://docs.blackberry.com/en/smartphone_users/deliverables/18578/Turn_off_cookies_in_the_browser_60_1072866_11.jsp

    Zer ondorio ditu cookie-ak desgaitzeak?

    Erabiltzaileak cookie-en aktibazioa eragozten badu, edo aldez aurretik baimendu izanez gero desaktibatzen baditu, eragina izan dezake webgunearen hainbat funtzionalitateren funtzionamenduan, edo gure webgunean sartzen zaren bakoitzean cookie-ei buruzko informazio-bannerra azalduko zaizu. Horixe da “funtzionamendua eta pertsonalizazioa” atalean aipatutako cookie-en kasua.

    Era berean, erabiltzaileek gure webgunean egindako nabigazioari buruzko informaziorik ezingo dugu lortu, eta horrek argitaratzen ditugun informazioaren eta edukien hobekuntza eragotzi edo oztopatuko du, baita horien aurkezpena ere. Horixe da “Google Analytics” atalean aipatutako cookie-en kasua.

    Cookie-ak ARABA EKINEAN ekimenak profila duen sare sozialetan

    Erabiltzaileei jakinarazten zaie ARABA EKINEAN ekimenak profila duen sare sozialetan era berean gure XXX gainditzen duten cookie-ak erabiltzen direla. Ondoren, sare sozial horietako bakoitzean erabilitako cookie-ei buruzko informazioa eskaintzen dugu, eta cookie-en politikei buruzko abisu hau onartu aurretik horiek irakurtzea gomendatzen dugu:

    – Facebook: https://www.facebook.com/policies/cookies/

    – Twitter: https://help.twitter.com/es/rules-and-policies/twitter-cookies

     

    Aldaketak edo eguneratzeak cookie-ei buruzko gure politiketan

    Baliteke webgune honen egitura eta funtzionalitateak aldatzea atal, zerbitzu edo eduki berriak gaineratzeko, eta horrek erabilera eta, beraz, cookie-ei buruzko gure politika aldatzea ekar dezake. Horregatik erabiltzaileei gomendatzen diegu gure webgunean sartzen diren bakoitzean argitaratutako cookie-en politikak berrikustea, azken bisitaz geroztik aldaketaren bat sartu ote den ikusteko.