2018ko edizioa

    Araba Ekinean, XV. edizioa

    2018ko otsailetik apirilera bitartean, Arabako ekintzaileentzat hitzordu saihestezina den Araba Ekinean ekimenaren beste edizio bat egin da. Aitor Francesena surflari zarauztarraren rollo ona edizio honetako ezaugarri azpimarragarrietako bat izan zen, eta jardunaldi nagusia Ekin Day izan zen. Harekin batera izan ziren Muebles Lufe (Euskal Ikea) enpresako Enrique Arrillaga; Las Consentidas guneko Julia Salsas; eta Euskaltel, Michelín eta RPKko ordezkariak, ekintzaileekin eta startupekin lankidetza nola gauzatzen duten azalduz.

    Edizio honetan, aurrekoetan bezala, hainbat sari eman ziren. Pepe Barrierak "Ekintzaile Handia" Saria jaso zuen; Meteo For Energyko Amaia Acha-Orbeak eta Iban Salbidegoitiak “Araban Ekiten” saria jaso zuten; eta Pilar Redondori sari berezi bat eman zioten, Secot-Arabako buru gisa egin duen ibilbidea goraipatuz.

    Bestalde, Lagundu ID, Etermal, Keep Tick eta Bizia izan ziren “Zure ideiak balio du” lehiaketaren irabazleak.

    Edizio honetan, gainera, beste hainbat ekimen interesgarri gauzatu ziren, hala nola: Enpresen Azoka, Startup Europe Week Vitoria-Gasteiz, Ekin Breakfast (topaketa sektorialak dira, gosari formatuan, eta bertan protagonistek euren esperientzien berri ematen dute) edo Ekin+.

    Argazkiak