Berriak

    Arabako bost enpresak, Ajebasken Enpresari Gaztea Saria jaso dute
    December 21, 2018
    Irekita dago “Araba ekinean 2019” programaren epea
    January 7, 2019

    2018ko onena

    Zer ekarri du 2018. urte honek ekintzailetzaren arloan Araban? Asko eta askotarikoak izan dira albisteak. Urte osoaren errepasoa eginez, 2018. urtea berritasunez betetako urtea izan dela ikus dezakegu, zeinean argi eta garbi geratu den espiritu ekintzaileak oso bizirik jarraitzen duela Araban.

    Araba Ekinean ekitaldia izan da, urtero bezala, hitzordu nagusietako bat. Enpresen Azoka erakusleihoa izan da LHko ikasleek sortutako enpresek beren produktu eta zerbitzuak erakuts ditzaten, espiritu ekintzailea txikitatik lantzen dela ere erakutsiz, bide batez.

    Hitzaldien formatu berri bat ere sortu da 2018an, Ekinbreakfast ekitaldiak, hau da, ekintzailetza sustatzeko eta networking egiteko baliagarriak diren elkarraldiak, zehazki azalduta.

    Ekin Day jardunaldia izan da Araba Ekinean ekitaldiko jardunaldi nagusia, hainbat hitzaldi interesgarrirekin, eta nabarmentzekoak izan dira hizlarien artean Enrique Arrillaga, Muebles Lufe enpresakoa, Julia Salas, Las Consentidas gunekoa, edo Aitor Francesena surflari itsua.

    Bertan eman ziren, halaber, Araba Ekinean 2018 Sariak (Pepe Barreira, Meteo for Energy eta Pilar Redondo), eta horrekin batera Zure ideiak balio dulehiaketako ideia onenek ere saria jaso zuten.

    12 hilabeteotan hainbat erakundek ekintzailetzari emandako babesa ikusi ahal izan dugu. Horren adierazgarri dira “Hasten” eta “Finkatzen” programak, Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak batera bideratutakoak, baita Ajebask Arabak Gasteizko Udalaren lankidetzarekin garatutako 7 programak ere.

    Naia Espinosa izan da Araba Explorer programako irabazlea, munduko F2P Bideo Jokoen lehenengo Campusa hartu du Gasteizek, eta Metxak bere Boot Camp gunea abiarazi du negozio-ideiak bizkortzeko; hau da, berrikuntza bere-berezko horretan eta ekintzaletza-klabean. Eta ekintzailetza-klabe horretan DBHko 700 ikasle prestatuko dituen IkasEkiten programak eta unibertsitatean ekintzailetza sustatzeko Inizia Day ekimenak eman diote urrezko amaiera Arabako ekintzailetzaren urte handi honi.