EKIN DAY

     

    2018ko Araba Ekinean ekimenaren jardunaldi nagusia. Buru ekintzaileentzako inspirazioa

    Apirilak 3, asteazkena.

    Europa Biltzar Jauregia. Gasteiz

    Berretsita dauden hizlariak

    Eneko Knörr

    Hitzaldi nagusia

    Eneko Knörr ekintzailetzaren eta berrikuntzaren zale amorratua da, eta 20 urte daramatza startup teknologikoak sortu eta zuzentzeko lanetan. 2007an Hostalia enpresa (hosting sektoreko bosgarren enpresa handiena Espainian) Acens-i (Telefónica) saldu zion, eta harrezkero inbertitzailea ere bada. Laguardia.capital (blockchain alorrean espezializatutako venture capitaleko eta inbertsioko bankua), AngelClub (inbertsio-kluba) eta Ludei (Silicon Valleyen oinarritutako startupa) sortu ditu. "Emprendedores" aldizkariko lehen orrialdean agertu da Espainiako hiru inbertitzaile nagusietako bat delako, eta "Business Angel del año en España 2018" izendatu zuten Ticketbis (eBay-k erosi zuen), Habitissimo (Homeserve-k erosi zuen), Petcoach (Petco-k erosi zuen) eta beste startup batzuetan inbertitzean asmatzeagatik.


    Antonio Espinosa

    Asmo batekin ekitea

    Auararen sortzailea. Auara startup bat da, edateko ura eramaten diena halakorik ez dutenei. Eraginik handiena duten gazte ekintzaileen 30 under 30 Forbes-zerrendan dago.


    Verónica Reyero

    Zer irakasten digu antropologiak, proiektu berriak bultzatzeko?

    Antropología 2.0 proiektuaren sortzaileetako bat eta Gizarte Antropologoen Europako Elkartearen Antropologia Aplikatuko Sarearen koordinatzailea da.


    Laster hizlari gehiago berretsiko ditugu

    Izena eman