XV. “ZURE IDEIAK BALIO DU” LEHIAKETA

     

    Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Eta Araba Ekinean ekimenean ideia ekintzaile onenak bilatzen ari gara egia bihur daitezen laguntzeko. Horregatik, aurten berriz antolatuko dugu Zure ideiak balio du 2019 gure lehiaketa, eta 9 sari ere emango ditugu:

    • Ideiak: garatu ez diren, baina originalak izateagatik edo etorkizunerako proiekzioa izateagatik ezagutaraztea merezi duten ideiak jasoko dira. 500 euroko saria izango da, On4u Global Services agentziak babestua.
    • Jasangarritasuna: garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen proiektuarentzako saria. 500 euro Aclima ingurumenari buruzko euskal klusterraren babesletzari esker.
    • Merkataritza eta turismoa: Merkataritza eta turismoaren esparruan garatu ahalko diren proiektu guztiak bilduko dira atal honetan. Sari hori Gasteiz ON erakundeak babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari.
    • Nekazaritzako elikagaiak: sektore honen barruan sustatzen diren ekimenentzako saria. 1.000 euro. Sari hori Eroski erakundeak babesten du
    • Industriala: industria-arloan aurkeztutako proiektu onenari emandako saria, Michelin Fundazioak babestuta.
    • Zerbitzuak: merkataritza eta turismoaren esparrukoak ez diren pertsonen premiak gogobetetzera zuzendutako ekimen onena sarituko da. 1.000 euroko saria izango da, Alegría Activity babestua.
    • Ikusleen Sari Berezia: ideia finalisten azken aurkezpenerako bertaratutako ikusleen artean aukeratutakoa. 300 euro.
    • Metxa Sari Berezia: izen bereko azaleratzaileak emandako proiektu berritzaile eta eskalagarrienari. Metxa Bootcamp gunerako plaza bat da saria, 4.000 euroan balioetsitakoa.
    • Enpresa-arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: Aurkeztutako proiektu guztien artean, edozein kategoriatara aurkezten direla ere, RPK-k inpaktu sozial handiena eta onena duena hautatuko du, industriaren eta eraldaketaren sozialaren arteko lerrokatzea ezartzeko moduan. 1.000 euroko saria izango da.

    Aurkezpen-epea gaur, urtarrilak 21, hasten da, eta martxoaren 11ra arte egongo da irekita, 14:00ak arte.

    Proposamenak info@alavaemprende.com helbidera bidali behar dira, eta epea martxoaren 11ko 14:00etan amaitzen da. Kontsultatu oinarriak, betekizunei eta sariei buruzko informazioa barne, esteka honetan.

    Lurraldeko hainbat agente ekintzailek osatutako epaimahaia arduratuko da lehenik finalistak hautatzeaz –finalistek beren ideiak martxoaren 26an azalduko dituztelarik–, eta ondoren irabazleak zein izan diren jakinaraziko du apirilaren 3ko Ekin Day jardunaldian.

    FORMATU ELEKTRONIKOAN AURKEZTU BEHARREKO NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:

    • Parte-hartzaile(ar)en izen-abizenak
    • Parte-hartzaile(ar)en NANaren fotokopia
    • Harremanetarako telefonoa eta emaila
    • Ideia ekintzaileari buruzko azalpen-memoria (GEHIENEZ 5 FOLIO, erantsi nahi diren irudiak edo bideoak kontuan izan gabe)
    • Proposamenaren izenburua
    • Sustatzaileak
    • Ideia ekintzailearen laburpena
    • Balizko merkatua
    • Xede-publikoa
    • Hala badagokio, ideiak orain arte egindako ibilbidea eta esperientzia edo jasotako errekonozimenduak (sariak, diplomak…)
    • Harremanetarako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa
    • Proposamenaren maketa, beharrezkotzat hartzen denean (formatu fisikoan edo digitalean)*

    Dokumentazio hau 2019ko urtarrilaren 21etik martxoaren 11ra bitarte igorri beharko da formatu elektronikoan info@alavaemprende.com helbide elektronikora.

    * Beren ideia ekintzailearen maketa fisikoa aurkeztu nahi dutenek Araba Ekinean lehiaketaren Idazkaritza Teknikoaren egoitzara (Herminio Madinabeitia kalea, 22; Gasteiz) eraman beharko dute, eta “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XV. edizioa amaitu ondoren itzuliko zaie. Epaimahaiko kideek eta Idazkaritza Teknikoko langileek bakarrik eskuratuko dute maketa eta hari dagokion proiektuari buruzko informazioa. Informazioaren inguruko konfidentzialtasuna bermatzen da.

    Babesleak