Berriak

    2018ko onena
    December 31, 2018
    Metxa Bootcamp, ekintzaileentzako entrenamendu-esparrua
    January 17, 2019

    Irekita dago “Araba ekinean 2019” programaren epea

    Arabako lurraldean enpresak sortzeari ematen zaizkion laguntzen bidez ekintzailetza sustatu nahi duen “Araba ekinean 2019” programa aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak. Urtarrilaren 1ean ireki da epea eta martxoaren 29an itxiko da. Hainbat gastu diruz laguntzen ditu “Araba ekinean 2019” programak, hala nola merkatu- edo bideragarritasun-azterlanak, aholkularitza teknikoa, prototipoen diseinua eta egikaritzapena, patenteekin lotutako gastuak, enpresaren jarduerarekin lotutako prestakuntza, komunikazioa, softwarea eta hardwarea eskuratzea, eta inbertsio mota jakin batzuk.

    Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren % 50 da, zenbait hobarirekin kasu jakin batzuetan. Diruz lagundu ahalko diren gastuak laguntza-eskaeraren ondoren egingo direnak izango dira, eta betiere 2019ko abenduaren 13a baino lehen.

    Informazio guztia esteka honetan: https://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2018/147/2018_147_04516_C.pdf