Agenda

Eskola-Enpresen Azoka
January 21, 2019
SEW Vitoria-Gasteiz 2019: #SEW19 Startups & Talent
January 21, 2019

B2B Topaketaren III. edizioa eta “Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalisten aurkezpena

Ekintzaileen eta finantzaketa- eta aholkularitza-erakundeen eta erakunde azeleratzaileen arteko bilera indibidualak. Eman izena martxoaren 11 baino lehen, eta data horretatik aurrera zurekin harremanetan jarriko gara zein erakunderekin biltzeko interesa duzun jakiteko. 

Bertaratuko direla berretsi duten erakundeak:

  • Banc Sabadell.
  • Elkargi.
  • Aclima. Ingurumenaren Euskal Klusterra.
  • Metxa.
  • Radar Ventures.
  • Caja Rural.
  • Asle.

“Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalisten aurkezpena

Ordua: 18:30 Non: Villasuso Jauregia. 🎟 Sarrera irekia

Proiektu guztien artean, bertaratutako ikusleek aurkezpenik onena bozkatuko dute, eta irabazleari Ikusleen Sari Berezia emango zaio, hau da, saria egiaztatzen duen diploma eta 300 euro eskudirutan.