Berriak

Inizia Day, unibertsitatean ekintzailetza bultzatuz
December 5, 2018
Arabako bost enpresak, Ajebasken Enpresari Gaztea Saria jaso dute
December 21, 2018

Araban ekiteko laguntzak (II): Enpresak sortzea

Ekiteko laguntzei buruzko atal berri honetan, enpresak sortzeko laguntzak zer diren, norentzat diren eta zein diren azalduko dugu.

Zer dira enpresak sortzeko laguntzak? 

Aurreko postean ikusi genuenez, Bideragarritasunerako laguntzak enpresa-proiektua sortu aurreko fase batean ematen dira. Enpresak sortzeko laguntzak, berriz, ondorengo fase batean ematen dira, sustatzailea enpresa sortzeko prozesuan guztiz murgilduta dagoen une batean.

Laguntza horiek orokorrak izan daitezke, hau da, edozein enpresa-proiektutarako laguntzak; edo bestela sektorialak, hau da, sektore ekonomiko jakin batzuetarako laguntzak.

Oro har, laguntza horiek finantzaketa bat eskaintzen dute, proiektua abiarazteko ekintzaileek egin beharreko gastu edo inbertsioetako batzuk estali ahal izateko.

Norentzat dira?

Ez dago erantzun unibertsalik, laguntza eta programa bakoitzak bere oinarriak eta betekizunak dituelako, baina, oro har, enpresa-proiektu bat buruan duten eta hori martxan jarri aurretik sakondu nahi duten pertsonei zuzenduta daude bideragarritasun-laguntzak.

Zenbait kasutan laguntzek murrizketa batzuk dituzte, adibidez ekonomia-jardueren gaineko zergan edo langile autonomo gisa alta emanda ez egotea edota langabezian egotea.

Zer bideragarritasun-laguntza daude Araban?

Enpresa sortzeko prozesuan dauden ekintzaileentzat. Gehienetan berme-agiri bat eskatzen da, pertsona edo enpresa Jarduera Ekonomikon Zergan alta emanda daudela ziurtatzeko. Pertsona fisikoentzako (autonomoak) zein dagoeneko sortu diren enpresentzako laguntzak dira.

Hona hemen horien guztien zerrenda:

Hurrengo atalean, enpresen hazkunderako laguntzen berri emango dugu. Bitartean, lotura honetan kontsulta ditzakezue eskuragarri dauden laguntza guztiak.