Berriak

    Saltoki fisiko bat muntatu aurretik kontuan izan behar dituzun 5 gauza
    November 23, 2018
    Inizia Day, unibertsitatean ekintzailetza bultzatuz
    December 5, 2018

    Araban ekiteko laguntzak (I): bideragarritasuna

    Azken urteetan erakundeek eta agenteek ekintzailetza errazteko mota guztietako laguntzak eta baliabideak eskaini dituzte. Hala eta guztiz ere, ahalegin eta asmo on horiek guztiak egin eta izan arren, zenbaitetan ez da erraza zeri lotuta dauden, zertarako diren edota nori zuzenduta dauden ezagutzea eta ulertzea. 

    Horregatik, Araba Ekinean ekimenak taldean erabaki dugu lurraldean ekintzailetzarako dauden laguntza mota guztien azalpena egitea. Artikulu honetan proiektuaren bideragarritasuna baloratzeko laguntzak azalduko ditugu, baina etorkizunean sorkuntzarako laguntzei buruz eta hazkunde eta kontsolidaziorako laguntzei buruz ere hitz egingo dugu.

    Zer dira bideragarritasun-laguntzak?

    Proiektu edo enpresa baterako ideia berri bat bururatzen zaizunean erraza da eztei-bidaia fase batean sartzea, non denak ezin hobea dirudien eta ezer gaizki atera ezin den. Hala eta guztiz ere, zuk daukazun ideiatik errealitatera tarte handia dago, eta edozein proiektu lurreratzeko modu bakarra bideragarritasun-azterlan bat egitea da.

    Fase kritikoa da edozein ekintzailetza-prozesutan, aukera ematen digulako gure enpresak izan dezakeen irismen potentziala, betekizunak eta beharrizanak ezagutzeko, baita izan ditzakeen puntu ahulak ikusteko ere. Edo beste modu batean esanda, fase horretan gauzak argitzen ditugu eta gure proiektuak funtzionatu dezakeen ala ez ikusten dugu.

    Ildo horretan, bideragarritasun-laguntzak ekintzaileei autonomo gisa alta hartu baino lehen edo figura juridiko bat sortu baino lehen euren proiektuari buruzko hausnarketa egiteko aukera ematen dien baliabideak dira.

    Norentzat dira?

    Ez dago erantzun unibertsalik, laguntza eta programa bakoitzak bere oinarriak eta betekizunak dituelako, baina, oro har, enpresa-proiektu bat buruan duten eta hori martxan jarri aurretik sakondu nahi duten pertsonei zuzenduta daude bideragarritasun-laguntzak.

    Zenbait kasutan laguntzek murrizketa batzuk dituzte, adibidez ekonomia-jardueren gaineko zergan edo langile autonomo gisa alta emanda ez egotea edota langabezian egotea.

    Zer bideragarritasun-laguntza daude Araban?

    Artikulu hau argitaratzen denean (2018ko azaroa) deialdi guztiak irekita dauden arren, hainbat erakunde eta agentek, adibidez Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko jaurlaritzak, Lanbidek, SPRIk edo UPV/EHUk, ekintzailetza-programak dituzte bideragarritasun-laguntzekin eta urtero errepikatzen dira.

    Hona hemen horien guztien zerrenda:

    Ekintzailetzako laguntza guztiak ezagutu nahi badituzu (bideragarritasuna, sorkuntza edota hazkundekoak), bisita ezazu gure webguneko laguntzak atala.