Berriak

Inbertsio bila zabiltzanean kontuan hartu behar dituzun 5 gauza, Josetxu Silgoren arabera
February 22, 2019
Oraindik ez dakizu zer den Startup Europe Week #SEW19 ekitaldia? Ezin duzu huts egin
March 6, 2019

Ekintzaile, zeren zain zaude B2B topaketan izena emateko?

Araba Ekinean ekimenean agenda ekintzaileentzako jarduerez beteta daukagu. Ikastaroak nahiz jardunaldiak, buruan ideia bat dutenek ideia hori errealitate bihurtzeko gai izan daitezen behar den guztia.

Urte-hasiera honetako jarduera-eskaintzaren barruan, ekitaldi interesgarrienetako bat B2B topaketa (Business To Business edo Negozioz Negozio) da, non ekintzaileak aurrez aurre eta banaka elkartu daitezkeen finantza- edo aholkularitza-erakundeekin edo azeleratzaileekin, baita beste ekintzaile batzuekin ere.

Aukera paregabea zure proiektua eta beharrizanak azaltzeko honako erakunde hauei: Banc Sabadell, Elkargi, Aclima (Ingurumenaren Euskal Klusterra), Metxa, Radar Ventures, Caja Rural, Gaztenpresa edo Caixabank dayOne. Erakunde horiek guztiek pozik entzungo eta lagunduko dizute.

Ekitaldia Arabako ekintzaile guztientzat zabalik dago, eta datorren martxoaren 26an (asteartea) egingo da, 16:00etan, Gasteizko Villasuso Jauregian.

Bertaratu nahi baduzu, bete ezazu izena emateko inprimakia martxoaren 12a baino lehen.