Berriak

Metxa Bootcamp, ekintzaileentzako entrenamendu-esparrua
January 17, 2019
En Álava Emprende comprendemos muy bien tanto el valor de las ideas como lo difícil que es hacerlas realidad por eso, un año más (¡y ya van 15!), hemos convocado el concurso “Tu idea cuenta”.
Noraino iritsi zaitezke zure ideiarekin?
January 25, 2019

Alava Emprende 2019 ekimena aurkeztu dute

Lan gogorreko aste batzuen ondoren, gaur azkenik zuekin guztiekin parteka dezakegu gure lurraldean kultura ekintzailea bultzatzeko baliagarria izango zaigula espero dugun jarduera-egutegia. Programa ezin osoagoa, hainbat aukerarentzako leku zabala izango baitu, hala nola ideia onak saritzea, esperientzia irabaztea, jakintza partekatzea eta ekintzaile guztien artean sinergiak sortzea.

Lehiaketa: Zure ideiak balio du

Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Eta Araba Ekinean ekimenean ideia ekintzaile onenak bilatzen ari gara egia bihur daitezen laguntzeko. Horregatik, aurten berriz antolatuko dugu Zure ideiak balio du 2019 gure lehiaketa, eta 8 sari ere emango ditugu:

  • Ideiak: garatu ez diren, baina originalak izateagatik edo etorkizunerako proiekzioa izateagatik ezagutaraztea merezi duten ideiak jasoko dira. 500 euroko saria izango da, On4u Global Services agentziak babestua.
  • Jasangarritasuna: garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen proiektuarentzako saria. 500 euro Aclima ingurumenari buruzko euskal klusterraren babesletzari esker.
  • Merkataritza eta turismoa: Merkataritza eta turismoaren esparruan garatu ahalko diren proiektu guztiak bilduko dira atal honetan. Sari hori Gasteiz ON erakundeak babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari.
  • Nekazaritzako elikagaiak: sektore honen barruan sustatzen diren ekimenentzako saria. 1.000 euro. Sari hori Eroski erakundeak babesten du.
  • Industriala: industria-arloan aurkeztutako proiektu onenari emandako saria, Michelin Fundazioak babestuta.
  • Zerbitzuak: merkataritza eta turismoaren esparrukoak ez diren pertsonen premiak gogobetetzera zuzendutako ekimen onena sarituko da. 1.000 euro.
  • Ikusleen Sari Berezia: ideia finalisten azken aurkezpenerako bertaratutako ikusleen artean aukeratutakoa. 300 euro.
  • Metxa Sari Berezia: izen bereko azaleratzaileak emandako proiektu berritzaile eta eskalagarrienari. Metxa Bootcamp gunerako plaza bat da saria, 4.000 euroan balioetsitakoa.
  • Enpresa-arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: Aurkeztutako proiektu guztien artean, edozein kategoriatara aurkezten direla ere, RPK-k inpaktu sozial handiena eta onena duena hautatuko du, industriaren eta eraldaketaren sozialaren arteko lerrokatzea ezartzeko moduan. 1.000 euroko saria izango da.

Aurkezpen-epea gaur, urtarrilak 21, hasten da, eta martxoaren 11ra arte egongo da irekita, 14:00ak arte. Interesatuta bazaude, oinarriak kontsulta ditzakezu eta inskripzio-formularioa bete.

Lurraldeko hainbat agente ekintzailek osatutako epaimahaia arduratuko da lehenik finalistak hautatzeaz –finalistek beren ideiak martxoaren 26an azalduko dituztelarik–, eta ondoren irabazleak zein izan diren jakinaraziko du apirilaren 3ko Ekin Day jardunaldian.

Ekin Day eta ekintzaileentzako topaketak

“Zure ideiak balio du” lehiaketaren irabazleei sariak eta Araba Ekinean 2019 Sariak ere emateaz gain, Ekin Day jardunaldian (apirilaren 3a) proiektuak bultzatzeko mota guztietako oztopoak gainditu dituzten pertsonen esperientzia sustatzailea ezagutu ahalko dugu, hala nola Antonio Espinosarena (Auara enpresaren fundatzailea) edo Verónica Reyerorena (Antropología 2.0 proiektuaren fundatzaileetako bat). Ekintzaileen arteko mahai-inguru bat ere izango dugu jardunaldian, jada finkatutako ekintzaile batzuen eta hasten ari diren beste batzuen partaidetzarekin.

Itxura ona hartzen badiozu, hobe duzu lehenbailehen doan inskribatzea formulario honen bidez.

Beren harreman-sarea garatu nahi duten ekintzaileek 2019. urte osoan egingo diren Ekin Breakfast ekimenak eta B2B Topaketa balia ditzakete.

Ekin Breakfast ekimenen arteko lehenengoa otsailaren 13an izango da eta inbertitzaileak lortzeko gakoetako bat partekatuko du Metxa azeleratzaileak. Baina ez da bakarra izango; zibersegurtasuna, merkataritza elektronikoa, emakumezkoen ekintzailetza edo ikasleen arteko ekintzailetza ardatz izango dituzten gosariak ere izango dira. Guztiak ere erabat doan inskripzioa aldez aurretik eginda.

Bestalde, martxoaren 26ko B2B Topaketan inskribatzen diren ekintzaileek banako bilerak egin ahalko dituzte aholkularitza eta finantzaketako mota guztietako erakundeekin, azaleratzaileekin edo baita beste ekintzaile batzuekin ere.

Eskola Enpresen Azoka

Eskola Enpresen Azoka izango da 2019. urte honetako lehenengo jardueretako bat. Urtarrilaren 30ean Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazara hurbiltzen direnek Ikasenpresa programaren barruan LHko Arabako ikasleek garatu dituzten hogeita hamarren bat enpresa-proiektu ezagutu ahalko dituzte.

Eskola-ikasleak berak arduratuko dira beren produktu eta zerbitzuak publikoari saldu eta azaltzeaz azoka honetan. Aukera paregabea merkatuarekin eta ekintzailetzaren arloarekin lehen harreman bat izateko.

Startup Europe Week

Azkenik, nahiz eta horrek ez duen esan nahi garrantzi txikiagoa duenik, martxoaren 11n Startup Europe Week #SEW19 ekitaldiaren laugarren edizioa egingo du Araba Ekinean ekimenak Europako Batzordearen eta Start Up Europe jardunaren ekimena da, eta talentua eta startup-ak izango ditu ardatz gisa aurten. Horretarako, mota guztietako tresnak eskaintzeaz gain, inspirazio eta laguntza gisa baliagarriak izango diren egiazko esperientziak partekatuko dira.

Hori guztia hainbat instituzio eta erakunderen laguntza eta kolaborazio ezin baliotsuagoari esker, hala nola Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bidez, eta Vital Fundazioa.

Hortaz, badakizu, ideia bat baduzu edo zure proiektu propioarekin ekintzailetzan jardutea pentsatzen ari bazara, hauxe duzu unea.