Berriak

Oraindik ez dakizu zer den Startup Europe Week #SEW19 ekitaldia? Ezin duzu huts egin
March 6, 2019
Horrela sortzen, erakartzen eta atxikitzen dute talentua Arabako startupek
March 20, 2019

Emakumeen ekintzailetza: Arima eta pasioa

María Unceta-Barrenecheak María Duol sortu zuenetik Eneritz Zubizarretak Globe Testing sortu zuen arte 20 urtetik gora igaro ziren. Belaunaldi desberdinetako bi emakume ekintzaile hauek zerbait partekatzen dute, ordea: pasioa. Minbizia duten pertsonen larruazala tratatzearren produktu kosmetikoak garatzeko pasioa. Beren softwarea probatuko duen lehen bezeroa lortzeko ilusioa. Talde bat osatzeko poza. Hazteko gogoa. Eta, batez ere, zoriontsua izateko grina. 

Por Angel Lopez Luzuriaga.

Por Angel Lopez Luzuriaga.

“Emakumeen ekintzailetza” Ekin Breakfastaren laburpen egokia da hau. Maríak eta Eneritzek ez ziguten negozio-estrategia, emaitza-kontu edo hedapen-planei buruz hitz egin, pasioaz, arimaz, ilusioaz eta zorionaz baizik, bete-beteko giza balioez, azken batean. 

50 pertsonak baino gehiagok (gehienak emakumeak) parte hartu zuten Ekin Breakfast honetan, eta jendea motibatzeko ekitaldi aparta izan zela esan dezakegu, networkingerako gune bat, eta emakumeak ekiteko orduan betetzen duen zeregina balioan jartzeko eta errebindikatzeko unea.