Berriak

Eneko Knörr
Eneko Knörr ekintzaile arabarrak Ekin Day itxiko du
February 15, 2019
Ekintzaile, zeren zain zaude B2B topaketan izena emateko?
March 6, 2019

Inbertsio bila zabiltzanean kontuan hartu behar dituzun 5 gauza, Josetxu Silgoren arabera

Joan den otsailaren 13an urteko lehen Ekin Breakfast antolatu zen, startupetarako inbertsioa ardatz hartuta. Metxa-ko Josetxu Silgo gurekin egon zen, eta asko lagundu zigun benetan, bertaratutako guztioi inbertitzaile gisa duen esperientziaren berri eman baitzigun.

Hastapeneko eskola txiki bat emateaz gainera, Silgok gurekin partekatu nahi izan zituen inbertsio bila dabilen edozein ekintzailek kontuan hartu beharreko bost gauza.

 1. Galdetu zure buruari benetan inbertsiorik behar ote duzun

Zure proiektua aurrera ateratzean oso garrantzitsua da inbertitzaile pribatu baten premia duzun edo ez jakitea. Mota askotako proiektuetan inbertitzaileengana jotzeak ez duelako inolako zentzurik, negozio-ereduarengatik edo arrakasta izanez gero inbertitzaileek lor dezaketen itzulkinarengatik.

Eta, kontraesana dirudien arren, Silgoren ustez inbertitzaileek inbertsio-premiarik ez duten proiektuak nahiago dituzte normalean.

2. Ezagutu ondo zure inbertitzailea

Behin inbertsioaren txanda amaiturik, inbertitzailea zure proiektuaren parte izango da, neurri handiagoan edo txikiagoan. Horregatik, funtsezkoa da zein den eta zer helburu dauzkan ongi jakitea.

FFF, Business Angels, Azeleratzaileak eta Enpresa-sehaskak, Crowdfunding, Family Office, Arrisku Kapitala, Corporate Venture, Media for Equity, administrazioa eta bankuak dira inbertsioaren munduko agente nagusietako batzuk. Bakoitzak bere interesak dauzka, modu desberdinean inbertitzen dute eta helburu desberdinak dauzkate.

Lehen kontaktutik inbertsioa itxi arte sei hilabete igarotzen dira, batez beste, eta eragiketen % 80 azken hilabetean erortzen dira. Horregatik oso garrantzitsua da aldi berean zenbait fronte irekita edukitzea, betiere zintzo jokatuz, eta inbertitzaileak ongi ezagutzea.

3. Ikasi inbertitzaileen interesa pizten

Proiektu bati babesa ematean, inbertitzaileek arreta jartzen dute ideiaren atzean dauden pertsonengan eta ideian bertan. Ibilbidea, esperientzia, sektorearen jakintza, banaketa-kanalak, dedikazioa eta ekintzailearen funtsezko beste hainbat elementu aztertzen dituzte.

Ikasteko, liderra izateko eta antolatzeko ahalmena duen pertsona saiatu eta sortzaile batek, horrez gain pasioa eta ikuspegia ere baduenak, errazagoa izango du inbertsioa aurkitzeko bidea, horrelako dohainen jabe ez den beste batek baino.

Negozioari dagokionez, berriz, inbertitzaileek negozioa ulertu behar dute, baita honako hauek guztiak jakin eta ezagutu ere: ideia nondik sortu zen; ekintzaileak ideia horretan zer duen jokoan; lehiakideak zein diren; bidean zer zailtasun aurki ditzakeen; bezeroa eskuratzeko kostua, batez besteko tiketa eta konkurrentzia-maila zein diren; eta, batez ere, pibotagarria den edo beste batzuen artean eskalatzeko modukoa den. 

4. Ahalegindu oker hauek saihesten

Bere hitzaldian, ekintzaileekin inbertsio-txanda bat negoziatzean aurkitu ohi dituen oker ohikoenetako batzuk partekatu zituen Josetxu Silgok: 

  • Hitz egin baino lehen NDA bat eskatzea
  • Informazioa ez ematea, isilpekotzat hartuta
  • Lehiarik ez dagoela esatea
  • Trakziorik gabe inbertsioa lortzen ahalegintzea
  • Zer egiten duzun ondo azaltzeko gauza ez izatea
  • Monetizazio-ereduaren berri ez izatea edo eredu hori azaltzen ez jakitea
  • Startuparen balioa gehiegi puztea
  • Inbertitzailearen motibazioak ongi ez ulertzea
  • Finantza-itzulkina
  • Ekarpen pertsonala
  • Altzarietarako edo soldatak igotzeko funtsak eskatzea
  • Proiektuarekin % 100ean konprometituta ez egotea
  • Proiektuarekin ezer ere ez jokatzea

5. Eta jarraitu gomendio hauei

Azkenik, Silgok honako gomendio garrantzitsu hauek ere eman zizkigun:

  • Prestatu Deck on bat eta entseatu 2.000 aldiz.
  • Egin zerrenda bat, ikertu, eta hautatu ongi inbertitzaileak.
  • Bilatu zu gomendatuko zaituztenak, besteekiko loturaguneak.
  • Errespetatu denborak, ez larritu.
  • Izan argia eta laburra, eta joan harira.
  • Diziplinaz jokatu eta epeak bete.
  • Txukundu zure etxea, bisitak izango dituzu-eta.
  • Zaindu aurreko txandetako inbertitzaileak.

Espero dugu aholku hauek zuentzat lagungarri izatea zuen proiekturako inbertsioa bilatzerakoan.