Berriak

    Araban ekiteko laguntzak (I): bideragarritasuna
    November 27, 2018

    Inizia Day, unibertsitatean ekintzailetza bultzatuz

    Abenduaren 3an, astelehena, Inizia Day ekitaldira bertaratzeko zortea izan genuen; Iniziaren urteroko ekitaldi horrekin UPV/EHUren Arabako Campusaren barnean ekintzailetza babestu eta sustatu nahi da. Ekitaldian, Ekinduz Araba eta Inizia T-Iker sarien irabazleak ezagutzeaz gain, ikasleek CBI EHU Arabarekin CERNera egindako bidaian izandako esperientzia entzun genuen eta Farmazian Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Gorka Oriveren esperientzia ekintzailearekin asko ikasi genuen.

    Orive, zeinaren doktorego-tesia eta azken urteetako lana sendagai bizidunen garapenean oinarritu diren, Geroa Diagnostics enpresaren sortzaileetako bat da. Bere hitzaldian aipatu zuen bezala, enpresa bioteknologiko horren helburua Alzheimerra duten pertsonen diagnostiko eta tratamenduan laguntzea da.

    Hainbat urtez egindako ikerketen ondoren, Orivek eta Geroa Diagnostics enpresako lankideek biomarkadore berri batzuk aurkitu zituzten listuan, eta horiekin Alzheimerraren eta nerbio-sistema zentralaren beste gaixotasun batzuen detekzio goiztiarra egin daiteke. “Ideia izan eta funtzionatzen zuela ikusi ondoren, berehala ohartu ginen negozioaren zatia garatzen lagunduko zigun norbait behar genuela” adierazi zuen Gorka Orivek.

    Gainera, Inizia Day ekitaldian CBI EHU Araba esperientzia lehen eskutik ezagutzeko aukera izan genuen. Esperientzia horretan, UPV/EHUko Arabako Campuseko hamar ikasle Genevako (Suitza) CERNera joan ziren, zentro hartako fisikariek eta ikertzaileek garatutako azken teknologiak bertan ezagutu ahal izateko.

    Esperientzia horren helburuetako bat gizartearen eta komunitate zientifikoaren arteko sinergiak sustatzea izan da, baita funtsezko ikerketak pertsonen bizimoduan duen inpaktua frogatzea ere. Ikasleek 30 ikasle finlandiar, italiar eta montenegroarrekin elkarlanean jarduteko aukera izan zuten, eta modu disruptiboan pentsatzen eta teknologiaren egungo mugapenik gabe etorkizuneko eszenatokiak nola eraikitzen diren ikasi zuten.

    Azkenik, baina ez horregatik garrantzi txikiagoa izanik, Ekinduz Araba sarien bigarren edizioaren sari-banaketa egin zen: 

    • 1. saria: Ania Rodríguez Rafael eta Julen Rodríguez Rafael, Ekonomia eta Enpresa Fakultatekoak.
    • 2. saria: Endika Pérez de Viñaspre eta Iñaki Puelles, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatekoak.
    • 3. saria: Javier López Alonso eta Nicola Szwechlowicz Orlowska, Letra Fakultatekoak.

    Eta Inizia T-Iker sarien lehenengo edizioarena:

    • 1. saria: Rosa María Rio Belver eta bere “Inteligencia tecnológica en las organizaciones” proiektua.
    • Accesita: Edilberto Ojeda Hernández eta bere “Suda tu salud: Dispositivos microfluídicos con biosensores para el análisis de fluidos corporales” proiektua.
    • Accesita: Olaia Martínez González eta bere “Estrategias para mejorar la vida del colectivo celíaco: desarrollo de nuevos productos” proiektua.

    Zorionak guztioi!