Berriak

Sara Irazu eta Borja Marugán, Think & Pick: “Teknologiari esker produktu galkorren kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa egin dezakegu”
June 6, 2019
Patricia Bedoya, BEGia: “Hainbat pertsonarentzat hain eguneroko gauza den erosketak egitea ere benetako erronka da”
June 10, 2019

Jorge Fernández de Mendiola, Corowai: “Hemendik aurrera denok eduki ahal izango dute euren txabola zuhaitz batean”

Corowai enpresak aurkeztu dituen eta edozeinek bere eskuekin muntatu ditzakeen zuhaitzetarako zurezko etxolek “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketan Aclimak babestutako Jasangarritasuna Kategoriako Saria lortzeaz gain Ikusleen Sari berezia ere jaso zuten. Hori guztia, eskuz eginak, tokikoak, ekologikoak eta % 100 naturalak diren etxolekin.

Ideia horri buruz gehiago jakiteko elkarrizketa egin diogu Jorge Fernández de Mendiolari, hots, ideiaren atzean dagoen buruari.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

Jorge Fernández de Mendiola (JFM): “Hemendik aurrera denok eduki ahal izango dute euren etxola zuhaitz batean”

AE: Nola sortu zen ideia hori?

JFM: txikitatik zuhaitzetako etxolak atsegin izan ditut, eta hainbat urte bete ondoren nire zaletasunarekin jarraitu ahal izateko zorte handia izan dut. Hori jakinik, Joserrak, lankidea eta adiskidea denak, bere intxaurrondo ederrean etxola baten oinarria fabrikatzen laguntzea eskatu zidan, handik egun batzuetara bere semeari urtebetetzeko opari gisa etxolaren gainerakoa bion artean eraikitzeko posibilitatea eskainiz; opari bikaina izan zen, baina ez zuen denbora asko iraun zuhaitzean, materialen aukeraketa ez zelako egokiena izan.

Beraz, egun zoragarri hori igaro ondoren etxerantz itzultzerakoan pentsatu nuen bikaina izango litzatekeela nahi duen pertsona orok etxola bat edukitzeko aukera izatea jakintza teknikorik, erremintarik eta fabrikatzeko zura ez eduki arren.

AE: Zein puntutan zaudete orain? 

JFM: gaur egun homologazio-prozesuan gaude. eta uste dugu lehen unitateak merkaturatu ahal izateko gutxi falta zaigula.

AE: Zein da zuen helburua urtebete barru?

JFM: hainbat unitate salduta izatea, ahal izanez gero unitate asko.

AE: Zer ekarri dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketan lortutako sariak ?

JFM: batez ere maila pertsonalean proiektua benetakoa dela sentitzea, hura gozatzen eta ukitzen hastea, eta proiektuarekin zerikusirik ez duten pertsonen iritzi positibo ugari jasotzea.

Mila esker Jorge Fernández de Mendiolari, Araba Ekinean ekimenaren galderei erantzuteagatik.