Ekiteko lekuak

    March 20, 2017

    BIC Araba enpresa-haztegia

    Pabilioiak eta bulegoak biltzen dituen gune fisiko bat dauka BIC Arabak, enpresa-jarduera berritzaileak garatzeko. Hori guztia diruz lagundutako errenta gisa.
    March 16, 2017

    Erdi Aroko Hiriguneko Enpresen Udal Zentroa

    Erdi Aroko Hiriguneko Enpresen Udal Zentroak gune erkideez eta alokatzeko 14 lokalez osatutako azpiegitura bat du, berrikuntzarekin eta teknologiarekin lotutako enpresa-proiektu berriekin desberdin lan egiteko.

    March 20, 2017

    Inizia enpresa-haztegia (UPV/EHU)

    Jakintza sortzen duten enpresa-proiektuak kokatzeko eta garatzeko gunea, beren izaera teknologiko nabarmenagatik bereizten direnak.
    • Centro de investigación Lascaray Ikergunea Avenida Miguel de Unamuno hiribidea, 3. 01006 Vitoria-Gasteiz
    • 945 01 45 00
    March 20, 2017

    Jundizko Enpresen Udal Zentroa

    Gasteizko Udalaren jabetzako zentroa da, enpresa sortu berriak biltzen dituena (hiru urte baino gutxiago eratu zirenetik), enpresa horiei estaldura eta babesa emanez, haien sendotze-prozesuaren mesedetan. Enpresen Udal Zentroan bost urtez egon ahal izango dira gehienez bulegoetan kokatutako enpresak eta hamar urtez, aldiz, pabilioietan kokatutako enpresak.
    December 12, 2017

    Amurrio Bidean. El Refor.

    Enpresak Sortzeko elkarteak duen zerbitzuan, laguntza eta aholkularitza ematen zaie ekintzaileei ekintzailetza-prozesu osoan, ideia heltzen denetik (negozio-plana, bideragarritasun-plan ekonomiko-finantzarioa, eta abar) martxan jartzen den arte (forma juridikoak, izapideak, finantzaketa, laguntzak, eta abar). Prestakuntza espezifikoak eta tutoretzak ere eskaintzen dira, proiektua sendotzeko. Moduluak eta coworking gunea Enpresa Haztegian.Natura-ingurune paregabean, Amurrioko industria-eremuek inguratzen dutelarik, kirol-pisten eta El Refor jatetxearen ondoan dago ReforAmurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroa.ReforAmurrio Enpresaldeak 3.000 m2 baino gehiago dauzka, eta beharrezkoak diren azpiegitura eta ekipamendu guztiak biltzen ditu zerbitzuen sektorean barne hartutako edozein enpresa-jarduera burutzeko.Alokairu-erregimeneko bulegoak ditu, baita coworking gune bat ere.
    March 20, 2017

    Basaldea Baratze Enpresa Ekologikoen Haztegia

    Nekazaritza-sehaska nekazaritza ekologikoko ustiategi berriak sortzeko, horrelako proiektuak garatu nahi dituzten pertsona ekintzaileei zuzendutakoak, haien eskueran lur, ekipamendu eta azpiegitura erkideak jarriz.
      March 20, 2017

      Co-Vi Coworking Gasteiz

      Negozio bat kokatzeko gunea kostuak murrizteko, eta lagundu ahal izateko eta ideia horiek beste enpresa batzuekin partekatzeko. Coworkinga eta banako bulegoaren alokairua.
      March 20, 2017

      Cocubo coworking

      Hirigunearen erdi-erdian kokatutako gunea. Lanbide sortzaileei zuzenduta dago, hala nola diseinua, argazkia, ilustrazioa, idazkuntza edo publizitatea, besteak beste.
      March 20, 2017

      Ekonomistak Coworking Araba

      Euskal Ekonomisten Elkargoak coworkerren, ekonomisten, enpresa-ehunaren eta oro har gizartearen arteko lankidetzarako leku bat zabaldu du.
      March 20, 2017

      Gurekin coworking

      Lanerako gune partekatua, malgua eta aniztasunera zabaldutakoa, beren lanbide-jarduera egikaritzeko leku bat behar duten pertsonei zuzendutakoa.
      March 20, 2017

      Hazigune. Ajebasken Enpresa Haztegia

      Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak enpresa sortu berrientzako haztegi bat dauka. Hazigunen aldi baterako aloka daitezkeen gune malguak daude eta enpresak kokatzeko diruz lagunduta daude enpresek merkatuan egiten dituzten lehen urratsekin hasterakoan, enpresa horiei laguntzeko eta zerbitzu jakin batzuk emateko. Hazigunen, gainera, gune erkideak daude, eta Hazigunen bertan kokatutako enpresei nahiz Ajebaskeko bazkideei uzten zaie gune horiek erabiltzen.
      March 20, 2017

      Hub Gasteiz

      Kontaktu-sare bat sustatzen eta bultzatzen duen negozio-zentroa, profesionalek eta enpresek osatutakoa coworkingean oinarritutako lankidetza-proiektuak sortzeko.
      December 13, 2017

      Laudio Garapen Agentzia

      Enpresa Haztegiaren lokalak Laudioko Udalaren Toki Garapeneko Agentzian daude, Arza Eraikineko 2. solairuan, eta lokalek eta agentziak sarbide bera dute. Gutxi gorabehera 15 metro karratuko azalera duten 9 lokal dira, oinarrizko altzariekin ekipatutakoak.
      March 20, 2017

      Let’s Go Networking

      Hainbat negozio bultzatzeko helburuarekin sortutako ekimena, konfiantzan eta talde-lanean oinarritutako kontaktu profesional irmoen sare baten bidez.
      March 20, 2017

      Seavi Negozioen Nazioarteko Zentroa

      Helbideratze sozialeko zerbitzuak / bulego birtuala, bulegoa aldi baterako edo modu iraunkorrean alokatzeko telefono bidezko arretako zerbitzuekin, bezeroen kudeaketa edo agenda.
      March 20, 2017

      Senda 15

      Bertako zenbait enpresa eta profesionalen aliantzaren fruitu den coworking gunea. 26 coworkerrentzako lekua dauka, baita bilera-gelak ere.
      March 20, 2017

      Vitoria-Gasteiz Business Center

      Hainbat instalazio dituen Negozio Zentroa, profesional eta enpresen azpiegituretako premiak estaltzeko pentsatu eta sortutakoak.