Amurrio Bidean. El Refor.

Vitoria-Gasteiz Business Center
March 20, 2017
Laudio Garapen Agentzia
December 13, 2017

Amurrio Bidean. El Refor.

Enpresak Sortzeko elkarteak duen zerbitzuan, laguntza eta aholkularitza ematen zaie ekintzaileei ekintzailetza-prozesu osoan, ideia heltzen denetik (negozio-plana, bideragarritasun-plan ekonomiko-finantzarioa, eta abar) martxan jartzen den arte (forma juridikoak, izapideak, finantzaketa, laguntzak, eta abar). Prestakuntza espezifikoak eta tutoretzak ere eskaintzen dira, proiektua sendotzeko. Moduluak eta coworking gunea Enpresa Haztegian.

Natura-ingurune paregabean, Amurrioko industria-eremuek inguratzen dutelarik, kirol-pisten eta El Refor jatetxearen ondoan dago ReforAmurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroa.

ReforAmurrio Enpresaldeak 3.000 m2 baino gehiago dauzka, eta beharrezkoak diren azpiegitura eta ekipamendu guztiak biltzen ditu zerbitzuen sektorean barne hartutako edozein enpresa-jarduera burutzeko.

Alokairu-erregimeneko bulegoak ditu, baita coworking gune bat ere.