Noraino iritsi zaitezke zure ideiarekin?

January 25, 2019
Alava Emprende 2019 ekimena aurkeztu dute
January 21, 2019
60 eskola-proiektuk baino gehiagok beren ideia ekintzaileak erakutsiko dituzte Enpresen Azokan
January 31, 2019

Ideia batekin hasten da dena. Berdin dio enpresa handiez edo negozio txikiez ari garen. Guztiak ere ideia ero batekin hasi ziren pertsona ekintzaile baten buruan. Guztiok noizean behin izaten dugun jenialtasun-une txiki horietako bat, mundu hobe batekin ametsarazten digun horietako bat.

Edozer diotela ere, guztiok gara ideiak izateko gai. Batzuk iraultzaileak izango dira, beste batzuk zertxobait kontinuistagoak. Izan ere, garrantzitsua ez da ideia zeinen anbiziosoa den, baizik ideia horrekin noraino iritsi zaitezkeen. Zeren, onenen artean onena izanda ere, ideia batek ez baitu ezer balio horretan soilik geratzen bada, ideia batean geratzen bada.

Araba Ekinean ekimenean oso ondo ulertzen dugu ideien balioa eta zeinen zaila den ideia horiek errealitate bihurtzea, eta horregatik beste urtebetez (eta hamabosgarrena dugu hau!) “Zure ideiak balio du” lehiaketarako deialdia egin dugu.

Guztira bederatzi kategoria eta 10.000 eurotik gorako balioa duten sariak dituelarik, abiapuntu ezin hobea dugu lehiaketa hau edozein proiektu ekintzailerentzat. Ez bakarrik laguntza ekonomikoak dakarren bultzadarengatik, baita ere aukera handia delako zure ideia sektore mota guztietako adituen aurrean balidatzea, munduaren aurrean zure proiektua ezagutaraztea edo zure inguruneko pertsona ekintzaile batzuk ezagutzea.

Guztia munduari erakutsi ahal diezaiozun zure ideia eta proiektu ekintzailearekin noraino iritsi zaitezkeen.

“Zure ideiak balio du” lehiaketan parte hartu nahi baduzu, kontsulta itzazu oinarriak eta inskriba zaitez. Hemen duzu informazio guztia. 2019ko martxoaren 11ra arte duzu zabalik inskribatzeko epea, 14:00ak arte.

Milesker Aclimari, Eroskiri, Michelin Fundazioari, Gasteiz ON enpresari, Alegría Activityri Metxari, On4u Global Services agentziari eta RPKri lehiaketa babesteagatik eta Arabako ekintzailetzari laguntza emateagatik.