Berriak

Iván Platas, Goyti: “Material naturalak ibilgailuak eraikitzeko alternatiba bideragarria dira”
June 5, 2019
Jorge Fernández de Mendiola, Corowai: “Hemendik aurrera denok eduki ahal izango dute euren txabola zuhaitz batean”
June 7, 2019

Sara Irazu eta Borja Marugán, Think & Pick: “Teknologiari esker produktu galkorren kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa egin dezakegu”

Sara Irazu eta Borja Marugán Think & Pick proiektuaren atzean dagoen ekipoa dira; proiektuaren helburua 4.0 logistika barneko azpiegitura bat sortzea da, stockaren kontrol adimendunaz eta egindako erosketetatik lortutako datu-meatzaritzako kudeaketa adimendunaz hornitua. 

Oso ideia berritzailea da, Araba Ekinean ekimenaren Zure ideiak balio du” lehiaketaren XV. edizioan Eroskik babestutako Nekazaritzako Elikagaien kategoriako Saria lortu zuena.

Proiektu horri buruz gehiago jakiteko elkarrizketa egin diegu Sara Irazu eta Borja Marugani, hots, ideiaren atzean dauden buruei.

AE: Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

Sara Irazu eta Borja Marugán (SI eta BM): 4.0 soluzio bat eskaintzea, hari esker produktu galkorren kontsumoa ekintza sozialki arduratsua, ingurumenari dagokionez jasangarria eta ekonomikoki errentagarria izan dadin.

AE: Nola sortu zen ideia hori?

SI eta BM: Beti erakarri izan gaitu nekazaritzako elikagaien sektoreak. Baliabide naturalen gainean duen mendetasun handiak inpaktu handiko industria bihurtzen du. Eta horregatik, ingurumen-jasangarritasunak ez du soilik promozio-tresna bat izan behar enpresentzat, gizarte-ongizatea sortzeko bitarteko bat ere izan behar baitu.

Bestalde, sektoreko lehiakortasun handia kontuan izanik, berrikuntza eta 4.0 industria epe luzera funtsezko plataformak izango dira produktibitatea hobetzeko. Premisa horiek abiapuntutzat hartuz, brainstorming-prozesu bat burutu genuen, eta horren bitartez Think & Pick sortu zen.

AE: Zein puntutan zaudete orain?

SI eta BM: Gaur egun ez dugu proiektua gauzatzeko asmorik, bi sustatzaileen arrazoi pertsonalak direla medio. Litekeena da epe luzera proiektuarekin jarraitzeko planteamendua egitea, baina gaur egun ez da gure helburua. Nolanahi ere, proiektuak aukera eman digu gure trebetasun analitikoak nahiz sormenezkoak indartzeko eta, batez ere, dibertitzeko.

AE: Zer ekarri dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketan lortutako sariak ?

SI eta BM: Gure ekimenaren eta, batez ere, mundu hobea lortzen laguntzeko dugun asmoaren aintzatespena ekarri du, mundu horretan aberastasun ekonomikoaz gain gizarte-ongizatea eta ingurumen-jasangarritasuna ere garrantzitsuak direla ahaztu gabe.

Zalantzarik gabe, Garapen Jasangarrirako Helburuetarantz bideratu behar dugu. Ez Nazio Batuen Erakundeak eta erakunde publikoek gomendatzen dituztelako, baizik eta gutariko bakoitzak garapen jasangarria lortzen lagundu nahi duela sentitu behar duelako.

Mila esker Sara Irazu eta Borja Marugani, Araba Ekinean ekimenaren galderei erantzuteagatik.