ESKOLA ENPRESEN
AZOKA
Maiatzak 30. 10:00etatik 20:00etara. Boulevard merkataritzagunea.
Ideia ekintzaileak garatzea da EJE programaren helburua, inguru babestuan eta helburu pedagogikoekin enpresa txikiak kudeatuz.
Horretarako, azoka bat antolatuko da, hogei bat eskola-enpresak parte hartzen dute bertan eta ikasleek eurek sortutako produktuak erakusten dituzte.
Zenbait produktu ikasleek eurek sortzen dituzte, eskulanak eta gastronomia arlokoak gehienak, eta beste batzuk salerosi egiten dituzte.