Logo Alava emprende
Logos instituciones
27 de Mayo/Maiatzak 27
Foto cabecera
Concurso Tu idea cuenta
Tu idea, tu empresa

ARABA EKINEAN

V SARIAK

Plaza aretoa. Artium Museoa
Data: 2008ko maiatzaren 27a.
Ordua: 20.00


Aernnovako lehendakari Iñaki López Gandásegui eta Automach ingeniaritza, Araba Ekinean sarien V. edizioaren irabazleak

·Sari-banaketa datorren asteartean, maiatzak 27, izango da, 19:00etan, Artium Museoko Plaza Aretoan.

·Ekitaldi berean, Antonio Fraguas "Forges" umoristak ondorengo hitzaldi hau eskainiko du: "Emprende que algo queda" ("Ekin, zerbait geratuko da eta")

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 22a.

Araba Ekinean sarien bosgarren edizioaren irabazleak Aernnova Aerospace S.A.-ko lehendakari Iñaki López Gandásegui eta Automach ingeniaritza-enpresa izan dira, "Ekintzaile handiak" eta "Araban Ekin" kategorietan, hurrenez hurren.

Epaimahaiak honako meritu hauek hartu ditu aintzat Iñaki López Gandásegui saritzeko: punta-puntako enpresa-proiektuak gidatzen egindako lanbide-ibilbide luzea; aeronautikaren alorreko mundu mailako Aernnova enpresaren lehendakaritzan berrikuntzaren alde egindako apustu irmoa; eta azkenik, Arabarekiko inplikazioa eta hango enpresen sostengua. Hala, Gandáseguik lekua hartu die sariaren aurreko lau irabazleei, hots, Juan Celaya, Julio Faustino, Antón Iráculis eta Donato Iribecampos enpresaburuei.

Iñaki López Gandásegui Bermeon jaio zen, 1952an. Industria-ingeniaria da lanbidez eta, gaur egun, honako kargu hauek betetzen ditu:

·AERNNOVA AEROSPACE, S.A.-ko lehendakaria
·ORISOL CORPORACION TECNOLOGICA, S.A.-ko lehendakaritza
·AEROBLADE, S.A.-ko lehendakaria
·Euskal Enpresaburuen Zirkuluko Patronatuko kidea.
·CONFEBASKeko lehendakariordea.
·SEAko lehendakariordea.

Lehenago, Gandásegui proiektu-ingeniaria izan zen Sener enpresan, Iberduerok Trillon duen zentral nuklearrean lan egin zuen, IBV Korporazioko Teknologia Berrien Saileko zuzendaria izan zen eta GAMESA CORPORACIÓN TECNOLÓGICA S.A.ko kontseilari delegatu aritu zen.

Bestalde, "Araban Ekin" saria Jundizko industrialdean kokatutako Automach enpresarentzat izan da. Automach automatizazio-ingeniaritza da eta aholkularitza teknikoan eta makineria bereziaren diseinuan espezializatutako zerbitzuak eskaintzen dizkie beste enpresa batzuei.

Automachen kasuan, industria-antolamenduko aholkularitza eskainiz ingeniaritzari emandako balio erantsia hartu du kontuan epaimahaiak, baita enpresaren proiekzio ekonomikoa, lurraldean duen trakzio-ahalmena eta, ingeniaritzaren merkatu gero eta zailagoan, lehiakortasuna eta lidergoa hobetzeko apustua ere.

Aurreko edizioetan, honako enpresa hauek izan ziren irabazleak: Diseños Daco, Tecdoa, Indelaser eta Sane Society.

Sariak banatzeko ekitaldia 19:00etan hasiko da, Artium Museoko Plaza Aretoan, Antonio Fraguas "Forges" umoristak eskainiko duen hitzaldiarekin. Hitzaldiaren izenburua hauxe izango da: "Ekin, zerbait geratuko da eta".

Iñaki López Gandáseguik Arantza Zenarruzabeitia-ren eskuetatik saria jasotzen
Iñaki Lopez Gandaseguik Arantza Zenarruzabeitia-ren eskuetatik saria jasotzen

Sarituak
Sarituak

Copyright 2008 ©Alava Emprende | Contacto |
Eusko Jaurlaritza - Goierno Vasco Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz-ko Udala Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava Caja Vital - Vital Kutxa