| Cast. | Izena ematea doan | Prentsa | Kontaktua | 2004 |2005 |2006 |
Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz Diputación Foral de Álava Caja Vital
Bases


Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak, Vital Kutxak eta Eusko Jaurlaritzak “Araba ekinean” IV. edizioaren barruan gazteei zuzenduriko Ideia Ekintzaileen Lehiaketa. “Zure iritzia garrantzitsua da” izeneko lehiaketa antolatu dute.

1. Lehiaketaren helburua
Ekintzailearen Egunerako aurreikusitako ekintzen barruan egingo den lehiaketaren helburua gazteen ideia ekintzaileak ezagutzera ematea da. Berrikuntzagatik, sorkuntzagatik eta egokitasunagatik nabarmentzen diren ideiak sarituko dira.

2. Parte-hartzaileak
Ideia edo proposamen ekintzaileak dituzten pertsonek parte hartu ahal izango dute, baina lehentasuna izango dute Araban bizi direnek eta ikasten dutenek. Proposamenok bakarka edo taldeka (gehienez 5eko taldeetan) aurkeztu daitezke eta edozein enpresa-jarduera edo –sektoreri buruzkoa izan daiteke lana.

3. Lanen aurkezpena
Lehiaketa-deialdiaren oinarrien publikazioarekin irekiko da lehiaketara proposamenak aurkezteko epea, eta 2007ko martxoaren 2an bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:
     -Parte-hartzailearen izen-abizenak, NANaren fotokopia erantsiz.
     -Lanaren izenburua
     -Ideia ekintzailearen argibide-txostena (gehienez 5 folio).
     -Harremanetarako telefonoa.

Bidali lanak, Idea Ekintzaileen Lehiaketa. “Zure iritzia garrantzitsua da” adieraziz, honako helbide honetara:
     - “Araba Ekinean” Idazkaritza Teknikoa
       Mondragon kalea, 11 - 01013 – Vitoria-Gasteiz
       Telefonoa: 945 25 32 87
     - Posta elektroniko bidez: alavaemprende.concurso@inscripcion.info

4. Sariak
3 sari emango dira berrikuntzaren, sormenaren eta egokitasunaren arabera.

Hiru irabazleek honako sari hauek jasoko dituzte: diploma, 1.000 euro eta ekintzailetzarekin zerikusia duen prestakuntza modulua, sarituaren beharretara egokitua.

5. Epaimahaia
Erakunde antolatzaileek aukeraturik egongo da epaimahaia.
Epaimahaiak ideia finalistak aukeratuko ditu eta, beharrezkoa baderitzo, proiektu finalisten egileak deituko ditu, beraien proiektuak defenda ditzaten, horren ondoren irabazleak aukeratzeko.

Sormenaren, bideragarritasunaren, eraginaren eta Arabako enpresetan ezartzeko aukeraren arabera hartuko du epaimahaiak erabakia. Epaimahaiko kideen gehiengoen botoen bidez hartuko du.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta lehiaketako edozein sari hutsik gera daiteke epaimahaiak hala erabakiz gero.

Lehiaketa horretan parte hartzerakoan lehiaketaren oinarri guztiak onartzen ditu parte-hartzaileak.

6.- Sari-banaketa
Martxoaren amaieran izango da sari-banaketa. Aurrerago eguna, lekua eta ordua esango da.



 
 
 
 
 
 
 


Copyright 2005 © Alava Emprende | Políticas de privacidad | Contacto |