 |
Egunak:
martxoaren 20tik apirilaren 1ra
Lekua:
Espacio Ciudad aretoa (San Prudentzio kalea, 30)
Ordutegia: Asteartetik
ostiralera: 17.00-20.30
Larunbatetan:
12.00-14.00 eta 17.30-20.30
Igande
eta jaiegunetan: 12:00-14:00
Kulturak betidanik izan du ekonomiarekin zerikusirik
ez izatearen ospea, baina azken hamarkadetan alderdi eta espezialitate
oso anitzak garatzen dituen enpresa-errealitate gisa hitz egiten
hasi gara “kultura-industriaren” inguruan.
Honako helburu hau du: jatorrizko
kultura —arte ederren ikuspegi
klasikoarekin lotutakoa— eta jokamoldeen
eta ohituren kultura —gizakiak
bizirauteko eta bere bizitzaz gozatzeko sorturiko guztia: bidaiak,
turismoa, janariak, gastronomia, gorputzaren eta edertasunaren zainketa,
ariketa fisikoak, dekorazioa, adierazpen estetikoak, etab.—
oinarri duten Araban sorturiko
enpresa- eta kudeaketa-entitateen berri
ematea. Horietan ekintzailetza, ideia pozgarri baten eztandaren
adierazpen gisa, oso nabarmena da.
Ascentium. Actividades
lúdicas y de aventura
www.ascentium.org
Maila handiko kirol-gertaerak prestatzen eta sortzen
diharduen enpresa.
A+T ediciones
www.aplust.net
Sail tematikoak argitaratzen dituen arkitekturako eta teknologiako
aldizkaria; independentea da eta ez du inongo erakunde edo talde profesionalekin
zerikusirik. Ez du ezta publizitaterik ere.
Bassarai, Ediciones. www.bassarai.com
Arrakastadun idazleak nominan dituela eta nazioarteko
literatura-itzulpenekin, Bassarai argitalpenak artearen eta kalitatezko
literaturaren —batez ere, narratibaren, poesiaren eta saiakeraren—
aldeko apustua egin du.
Chapitel, Investigación y Difusión.
Ondare Kulturala hedatzera zuzenduriko
era guztietako materialak eta bitartekoak diseinatzea, lantzea eta
burutzea da horren egiteko nagusia: erakusketak, ikastaroak, hitzaldiak,
biltzarrak, argitalpenak, ibilbide kulturalak, etab.
Festival
de Jazz de Vitoria-Gasteiz
www.jazzvitoria.com
Penintsulako Jazz Jaialdirik garrantzitsuena da
eta International Jazz Festival Organization-en (IJFOren) barruan
dagoen bakarra.
Jakintza,
Librería.
Liburuak soilik saltzen dituen liburu denda da.
Betiko liburu denden errebindikazioa da, egungo saltoki handiek ez
bezala irakurleari arreta eskaintzen diona.
La
Cabaña Rural de Paúl
www.cabanarural.com
La Cabaña Rural en
Paúl es un complejo de cabañas de madera enmarcado dentro
del proyecto aventura rural, que tiene por objetivo ofrecer un espacio
natural donde se dan las condiciones para desarrollar actividades
de ocio, aventura y recuperación de las tradiciones de la zona.
Ludoland
www.ludoland.net
Komunitate-, hezkuntza-, jolas- eta kirol-proiektuak
eta -zerbitzuak diseinatzen eta kudeatzen ditu.
María
Clé
Gasteizko diseinatzaile gaztea. 2004ean Euskadiko
Diseinatzaile Gazteen I. Lehiaketa irabazi zuen, eta 2005ean Diseinatzaile
Gazteentzako Modaren Sari Nazionalaren XI. Edizioa.
Prisma
www.prismaservicios.com
Bere ahalegin guztiak bezeroa gogobetetzera zuzentzen
dituen kultura-kudeaketako enpresa. Jokoen jaialdia antolatzen du.
Sala
Azkena
www.azkenarockfestival.com
Vitoria-Gasteizko Azkena Rock Festival-en sustatzaileak
dira. Sane
Society
www.sanesociety.org
Komunitate artistikoa da; bertan, mundu guztiko
eta alor eta joera imajinagarri guztietako pertsona sortzaileek beraien
ideiak Interneten azaltzen eta eztabaidatzen dituzte.
Silverspace
www.silverspace3d.com
Zinerako, publizitaterako, telebistarako eta hainbat
euskarri grafikotarako eta multimedia euskarritarako goi mailako kalitatezko
produktuetan eta 3D edukietan espezializaturiko ikus-entzunezko produkzio-etxea.
Teatro Paraíso
30 urtetan zehar antzerki-jarduera bizia eta
emankorra garatu du Paraíso antzokiak. Beste proiektu artistiko
batzuk, antzerkiarekin zerikusirik ez dutenak, ere antolatu ditu,
esaterako, erakusketak; eta hezkuntza- eta kultura-erakundeentzat
antzerki-pedagogiarekin lotura duten programak aholkatu, zuzendu eta
diseinatu ditu.
Tik-Tak
Multimedia
www.tiktak.es
Diseinu grafikoarekin, eta erakusketen, web orrien
eta multimedia aplikazioen diseinurekin lotura duten lanak egiten
dituzte.
Trayecto, Aplicaciones Culturales www.trayectogaleria.com
Arte galeria da, praktika sortzaile garaikideak,
zentzu anitzekoak eta askotarikoak, hedatzera eta sustatzera zuzenduriko
jardueraduna.
Xabide www.grupoxabide.es
Erreferentea da lurraldeei eta erakundeei loturiko
kultura- eta gizarte-eraldaketako prozesuak diseinatzen eta kudeatzen,
1987tik.
|
 |