Berriak

Las claves para favorecer el intraemprendimiento corporativo
Ekintzailetza korporatiboa bultzatzeko gakoak
08/11/2018
Saltoki fisiko bat muntatu aurretik kontuan izan behar dituzun 5 gauza
23/11/2018

20 gazte arabarren bila dabil Explorer programa, euren ideiak garatzen laguntzeko

Aurten ere Explorer Jóvenes con Ideas programa BIC Araba gunera itzultzen da oinarri teknologikoa duten ideia berritzaileak dituzten 20 gazte arabar (18 eta 31 urte bitartean) bilatzeko, euren proiektua eta talentua bultzatzeko.

Izena emateko epea irekita dago 2018ko abenduaren 12ra arte. Hautatuak izan ondoren, 20 gazteek euren ideia garatu ahal izango dute bost hilabetez (2019ko urtarriletik maiatzera) eta BIC Arabako eta SECOTeko teknikari adituen laguntza, prestakuntza eta aholkularitza jasoko dute. Gainera, Arabako Parke Teknologikoan lanerako gune bat edukiko dute.

Behin bost hilabete horiek amaiturik, espezialistez osatutako epaimahai batek proiekturik onena hautatuko du. Irabazleak Silicon Valleyn egonaldi bat lortuko du, eta eskudiru-sari batlortzeko aukera izango du bere ideiaren martxan jartzea finantzatzeko. Gainera, sailkatutako hiru lehenengoek lanerako gune bat doanedukiko dute BIC Arabaren instalazioetan sei hilabetez.

Emakumeak buru dituzten proiektuek Woman Explorer Award saria lortu ahal izango dute; sariak 20.000 euro eskaintzen ditu emakume ekintzaile bat buru duen proiekturik onena finantzatzeko. Era berean, INDRAk sustatutako berrikuntzaren sari berezi bat egongo da, Disruptive Technology Explorer Award deitutakoa, negozio-proiektu berritzaileenari 3.000 euro eta Indraventureseko adituen aholkularitza emango dizkiona.

Programa CISE (Centro Internacional Santander Emprendimiento) erakundeak sustatutako ekimena da, eta Espainiako berrogeita hamar zentro baino gehiagotan garatzen da aldi berean. Arabaren kasuan, Araba Explorer Spaceren egoitza BIC Araba izango da, Arabako Eraberrikuntza Industrialdearen laguntzarekin eta SPRIren babesarekin.

Orain arte egin diren zazpi edizioetan 140 proiektu baino gehiago tutoretu dira soilik Araban. Horietako asko enpresa berritzaileak sortuz amaitu dira, adibidez Jakincode, Keinoby, Bihartech, Erle Robotics, Acert Energético edo Kwidoedo Seeyouzoom.

Ideiak dituen gazte bat bazara ez izan zalantzarik eta eman izena, 2018ko abenduaren 12ra arteko epea duzu.