2017ko edizioa

Araba Ekinean, XIV. edizioa

Araba Ekinean ekimenaren XIV. edizioa 2017ko otsaila eta martxoan egin zen, “Ekitea, bizitza bera bezalakoa” esloganarekin. Jardunaldi nagusia martxoaren 28an izan zen Europa Jauregian. Bertan, hainbat hizlarik, adibidez Victor Viñualesek (Ecodes Fundazioa), Mikkel Larsenek (Danimarkako Enbaxada Espainian), Pau Cuervok (Elkano Data) eta hainbat ekintzaile arabarrek ekintzailetzari buruz hitz egin zuten. Era berean, Ekintzaile Handiaren Saria Gaizka Grajéalesi eta Araban Ekiten Saria Mikel Díaz de Arcayari eta Diego Gileri (Jakincode) eman zitzaien. Horrez gain, “Zure Ideiak balio du” lehiaketaren sariak banatu ziren.

Araba Ekinean ekimena beste hainbat ekitaldirekin osatu zen, hala nola: Enpresen Azoka, Startup Europe Week Jardunaldia, edo Tailerrak Ikastetxeetan, CIC Energigunerekin edo Har-Eman elkartearekin.

Argazkiak