Ekin Day 2019

Txipa aldatu

Araban ekintzailetza bultzatzeko hainbat hilabetez izandako ekitaldi eta jardunaldien ondoren, iritsi gara puntu gorenera: Ekin Day ekimena. Adibidez, Verónica Reyerok (Antropología 2.0), Antonio Espinosak (Auara) edo Eneko Knörrek (Laguardia.capital) izandako esperientziez ikasi eta esperientzia horiekin inspiratzeko aukera izateaz gain, Araba Ekinean 2019 sarien irabazleak ezagutzeko aukera ere eman digun ekimena.

Eraikitzeko, erronkak gainditzeko, partekatzeko, lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, familiaren alde egiteko eta batez ere, ekintzailetzan aritzeko erakutsitako irrikarengatik eman dio Araba Ekinean ekimenak 2019. urteko Ekintzaile Handiaren Saria Josu Sanchezi. SLK Sarkis Lagunketa SA Taldeko presidenteorde eta Elkargi-ko presidentea dugu.

Araban Ekiten 2019 Saria: 2014an sortua, biomedikuntzaren aldaketan erreferentziazko konpainia bat izateko helburuarekin sortu zen I+Med kooperatiba. Lehen egunetik, Manu Muñoz, Raul Perez, Iñaki Lopez, Sergio Cadernio eta haien lantalde osoak dena eman dute beren pazienteen osasuna hobetzeko.

Araba Ekinean sarien eta “Zure ideiak balio du” lehiaketaren irabazleak ezagutzera emateaz gainera, Ekin Day-ek zenbait hitzaldi eta mahai-inguru bat hartu zituen, eta ospe handiko hainbat pertsonaren — Asun Beltrán de Heredia, Óscar Gordo, Andrea Garín, David Díaz de Durana edo Asier Santos Bikuña— esperientzia ekintzaileekin gozatzeko aukera izan genuen.

Argazkiak