Urtero bezala, ekitaldi honen helburua Araban talentu ekintzailea agerian jartzea eta biztanle arabarren bokazio ekintzaileak motibatu eta elikatzea da.
Araba Ekinean 2020ko edizioa “Moonshotak ekintzailetzarako” lemapean garatuko da.
Moonshot kontzeptua gizakia ilargira iritsiz amaitu zen Apolo XIren misioarekin batera sortu zen, eta lorrezinak diruditen baina lor daitezkeen erronkei buruz hitz egiten digu, izan ere, pentsatzeko eta lan egiteko modu desberdina erabiltzen badugu eta erronka horiek lortzeko eta erantzun egokia emateko bitarteko disruptiboak erabiltzen baditugu lor daitezke.
Moonshotak proiektuak, negozio berriak martxan jartzeko inspirazio gisa, eta Moonshotak era berean gure gizarteak eta gure planetak behar dituzten eta ekintzaileen lanari esker lor daitezkeen aldaketa gisa.