Berriak

Bikai: “ETEei emaitzak hobetzen lagundu nahi diegu Business Intelligence-aren laguntzarekin”
11/12/2020
Start-upetan inbertitu nahi duzu? Hau da zergei dagokienez jakin behar duzun guztia
17/12/2020

Ondorengoak dira 2020ko Uniekintzailea Sarien irabazleak

Dryfing proiektuak bereganatu du INIZIA Arabacampusek antolatutako lehiaketaren lehen saria, eta akzesitak, aldiz, Reclamaciones Aéreas Online eta Escopia Inteligente ekimenentzat izan dira.

INIZIA Arabacampusek tituludunen, ikasleen, ikertzaileen eta UPV/EHUko gainerako familiaren artean kultura ekintzailea zabaltzeko helburuarekin antolatutako 2020ko Uniekintzailea Sarien irabazleak nor izan diren jakin dugu azkenean.

Sariak UPV/EHUko Arabako Campusaren eta BIC Arabaren laguntzari esker izan dira posible eta honako hauei egokitu zaizkie:

1. Saria: Dryfing

1.000 €-ko lehen saria Arabako Dryfing start-uparentzat izan da, neoprenozko jantziak garbitzen, lehortzen eta desinfektatzen dituzten makinak diseinatzen, egiten eta merkaturatzen dituen ekimenarentzat. Uretako kirolak praktikatzeko esperientzia hobetzen da makina horiei esker, eta neoprenozko jantzien bizitza baliagarria luzatzen da.

Akzesita: Reclamaciones Aéreas Online

Bi akzesitetako bat, 500 €-ko diru-sariaz hornitua, Reclamaciones Aéreas Online ekimenarentzat izan da. Bertan behera utzitako hegaldiak, overbookinga, ekipaje-galera eta abar gertatzen direnean bidaiariei erreklamatzen eta dagozkien kalte-ordainak lortzen laguntzen dien zerbitzu juridiko bat da.

Akzesita: Escopia Inteligente

Bigarren akzesita, 500 €-ko diru-sariaz hornitua, Escopia Inteligente ekimenarentzat izan zen, Jose Medrano Laporte doktoreak eta Ignacio Arganda Carrerasek Julio Alonso Babarroren lankidetzarekin gauzatutako proiektuarentzat. Zenbait teknika endoskopiko errazteko egitura anatomikoak aztertzeko Adimen Artifizialean oinarritutako aplikazio bat garatzen ari dira guztiak elkarrekin. Ondoren, “bideoskopio adimendunaren” prototipo bat garatu nahi dute, aplikazioaren eraginkortasuna eta segurtasuna baliozkotuko duena.


Zorionak guztiei eta zorte on zuen proiektuekin!