Berriak

Arabako 2020ko ekintzailetzaren hoberena
22/12/2020
Hemen da Araba Ekinean-ko 2021ko edizioa!
04/02/2021

Ezagutu 2021ean Araban ekintzaileen eskura dauden laguntza guztiak

2021 honetan ekiteko asmoa baduzu eta Araban bizi bazara, laguntza-programa batzuk aurkezten dizkizugu hemen, zure proiektua bultzatzeko lagungarri.

2021eko lehen Ekin Breakfastean aukera izan dugu Araban ekintzaileen proiektuei laguntzeko programa guztien berri izateko. Ekintzaile guztiek programa horiek baliatzeko aukera dute beraz. 2021. urtean ekiteko egutegiaren ikuspegi orokor bat. Hori guztia, lurraldeko erakunde nagusien eskutik.

Arabako ekintzaileentzako laguntzak


Araba ekinean 2021” Ekin Breakfastera bertaratzeko aukerarik izan ez baduzu, jarraian ikus dezakezu, lerro hauetan txertatutako bideo grabatuan.


Hasteko, Gasteizko Udaleko Juncal Ibeasek, laguntza ekonomikoa eta aholkularitza emateko dauzkaten programa guztiak aurkeztu dizkigu:

  • Ekintzaileentzako bekak. 1.000 -2.500 € ekintzaileei laguntzeko, proiektua prestatzen ari diren bitartean.
  • Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak. Azken 5 urteetan alta hartu duten enpresentzat, eta negozioa martxan jartzeko gastuen % 20tik % 40ra bitarte laguntzen dute diruz.
  • Aholkularitza eta prestakuntza: Enpresak sortzeko ikastaroak, aholkularitza espezializatua, sendotze-tailerrak…
  • Laguntza sektorialak Merkataritzarako, Ostalaritzarako, Turismorako, Ikus-entzunezkoetarako eta Kontrataziorako.

Deskargatu Gasteizko Udalaren aurkezpena.

Bestetik, Arabako Foru Aldundiko Adrian Pérez de MendigurenekAraba Ekinean 2021 ekimenaren inguruan hitz egin digu. Jardunean bi urte baino gutxiago daramaten ekintzaileen (autonomoak, kooperatibak edo enpresak) mota guztietako proiektuetarako programa bat da. Programari jarraikiz, askotariko gastuak laguntzen dira diruz, % 60an: merkatu-azterlanak, prototipoak sortzea, ikastaroak, komunikazio-gastuak edo inbertsioak, besteak beste. Kasu honetan, epea 2021eko martxoaren 1era arte egongo da zabalik.

Deskargatu Arabako Foru Aldundiaren aurkezpena.

BIC Arabaren kasuan, Maitane Txabarrik askotariko laguntzak kudeatzen dituztela eman digu aditzera. “Proiektu berritzaile edo teknologikoekin lan egiten dugu. Laguntza guztiek ez dute proiektu guztietarako edo fase guztietarako balio, baina BICen beti gaude zuei aholkularitza eskaintzeko prest”, ziurtatu du. SPRI Taldearen Ekintzaile laguntza da interesgarrienetako bat ekintzaileentzat. Proiektu baten bideragarritasun teknikoa eta negozio-bideragarritasuna aztertzeko laguntza bat da.

Deskargatu BIC Arabaren aurkezpena.

Azkenik, Jimena Velasco Mendinet elkarteko kidearekin hitz egin dugu, eta landa-eremuetako ekintzaileentzat kudeatzen dituzten laguntzen berri eman digu. Zehazki, honako laguntza-programa hauez hitz egin digu:

Deskargatu Mendineten aurkezpena.


Gure webgunean, laguntza horiei eta beste batzuei buruzko informazioa kontsulta dezakezu. Arabako ekintzaileen proiektuetarako laguntza guztien (eta haien epeen) gainean egunean egon nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitterren, LinkedInen edo Facebooken, edo harpidetu zaitez gure newsletterrean.