Berriak

Irene Intxausti: “Kultura Euskadin 16.000 enpresa dituen sektorea eta 48.000 laguni baino gehiagori lana ematen diena da”
04/11/2021
Ekintzaileek eta Makerrek eskua eman diote elkarri Araba Ekinean ekimenak antolatutako tailerrean
18/11/2021

2021eko Gizarte Berrikuntzaren Sarietarako deialdia ireki du Arabako Foru Aldundiak

2021eko azaroaren 26ra arte egongo da irekita kandidaturak aurkezteko epea, eta Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Enklabeko proiektu eta ekimenak aurkeztu ahalko dira.

Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko Zuzendaritzak 2021eko Gizarte Berrikuntzaren sarietarako deialdia abiarazi du. Gure zerbitzu, produktu eta eredu berrien proiektu eta ekimenak saritzea du helburu deialdiak, betiere proiektu edo ekimen horiek gizarte-arazo bati erantzuten badiote edo premia bat egungo alternatibek baino modu eraginkor edo efizienteagoan bideratzen badute, edo gizarte-harreman berriak, sinergia berriak eta lankidetza-eredu berriak sortzen badituzte gizartearen erronka handiak konpontzeko beharrezkoak diren gizarte-portaeraren aldaketak sustatzeko.

2021eko azaroaren 26ra arte egongo da irekia deialdia, eta Arabako lurralde historikoan zein Trebiñuko enklabean garatutako proiektu eta ekimenei irekita dago, hain zuzen ere. Ekimen edo proiektuen jarduketa-esparruei dagokienez, honako ardatz hauetako gutxienez batean kokatu beharko da kandidatura bakoitza:

  • Eko-lurraldea (jasangarritasuna, energia eta klima-aldaketa, lehen sektorea).
  • Eko-berrikuntza (enpresa zirkularra, I+G+B, digitalizazioa).
  • Herritar partizipatiboak (gizarte-inklusioa eta gizarte-kohesioa, kultura, euskara, berdintasuna, prestakuntza, talentua, gazteria, zahartzea eta osasuna).
  • Gobernantza partizipatiboa (lurralde-kohesioa, bizikidetza, landa-garapena)

Sari hauen bidez, Arabako gizartearen ongizateari ekimen berritzaile hauek egiten dioten ekarpenaren errekonozimendu publikoa egin nahi du Diputatu Nagusiaren Sailak, alde batetik, eta katalizatzaile-lanak egin, bestetik, horrelako proiektuak abiarazteko aukera sustatzeko.

Lehen sariak 5.000 euroko diru-kopurua emango dio irabazletzat hautatzen den proiektuari. Era berean, hurrenez hurren 3.000 eurorekin eta 2.000 eurorekin hornitutako bigarren eta hirugarren saria emango zaie hautatutako bigarren eta hirugarren proiektuei.

Aurkeztutako gizarte-berrikuntzako proiektu guztiek sariak ematen dituen erakundeak sustatuko duen errekonozimendua eta agerikotasuna ere izango dute, proiektu horiei buruzko informazioa emango baita Arabako Foru Aldundiaren webgunearen bidez.

Interesdunek beren eskaera digitalki aurkeztu dezakete Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan 2021eko azaroaren 26a baino lehen.

Presentzialki ere egin daiteke. Kasu horretan, Diputatu Nagusiaren Saileko Euskara eta Gobernu Irekiko Zuzendaritzara jo beharko da, “Arabako Gizarte Berrikuntzaren Sariak” lehiaketarako dela adieraziz, eta eskaera hemen aurkeztu beharko da:

  • Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorra
  • Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun Bulegoen Erregistroa.

Lehiaketaren oinarriak