Etorkizuna Sortuz


ETORKIZUNA SORTUZ izenburupean garatzen da edizio hau, eta bultzada izan nahi du krisia aukera gisa ikusteko eta fokua ekintzaileen gainean jartzeko, ekintzaileek ahalmen paregabea baitute, gizartea eraldatzeko eta etorkizun hobearen oinarriak finkatzeko ahalmena, enpresak sortzeko eta kudeatzeko duten moduarekin, bezero eta langileekin harremanak izateko duten erarekin, planeta zaintzeko edo balio soziala sortzeko duten kezkarekin.

Enpresek gure gizartean funtsezko elementu gisa duten lana nabarmendu nahi du Araba Ekinean 2021 ekimenak, eta horrekin batera enpresen jarduteko moduak nola eragiten duen pertsonen bizitzan, ingurumenean, eredu ekonomikoetan, azken batean, etorkizunean.
Oin bat jada gure planetaren etorkizuna erabakitzeko hamarkada erabakigarrian jarria dugun honetan, enpresa-sareari sortzen zaion aukera gisa ikus daiteke Covid-19ak eragindako krisia. Katarsi bat enpresen norabidea biratzea eta kontzeptu jakin batzuetarantz –hala nola ekonomia zirkularra, gizarte-berrikuntza, jasangarritasuna edo digitalizazioa– eraldatzea ahalbidetuko duena.

Argazkiak