Ekintzailetza-topia


Araba Ekinean 2022 ekimenak pertsona ekintzaileen figura balioan jarri nahi du bide berrien esploratzaile gisa; izan ere, etengabeko erronkei aurre egin behar izateaz gain, funtsezko agenteak ere badira gure gizarteak gainditu beharreko erronkei aurre egiteko.

Ekintzailetza, bizitza bezala, ustekabez beteta dago, egokitzapen-premiez beteta, azkenean a priori espero ez diren emaitza bihurtzen diren ezusteko edo planeatutako loturez beteta. Ekintzailetza-prozesua, bizitza bezala, birez, itzulbidez, oztopo-lasterketez eta hutserako jauziez beteta dago.
EKINTZAILETZA-TOPIA “Bide berriak esploratuz” izenburupean garatzen da edizio hau eta ekintzailetza arriskatzeko ideiari, lorrezinak eta utopikoak direla irudi dezaketen helburuak lortzeko lan egiteko ideiari nola dagoen lotuta hartzen du ardatz, hau da, batzuetan ziurgabeak diruditen bideak hartzeari, gaindiezinak diruditen erronkei erantzun nahi izateari lotuta. Pertsona ekintzaileak etorkizuneko erronkei aurre egiteko negozio-eredu, formula, estrategia eta modu berrietan lider diren “esploratzaile” moderno gisa.

Iraganeko gertaerak


Argazkiak