Araba Ekinean 2023


20. urteurrena betetzen du aurten Araba Ekinean ekimenak, eta 2 hamarkada hauetan Araban ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako erreferentziazko ekimen eta ekitaldi gisa sendotu egin dela esan dezakegu.

Edizio hain berezi honetan, gure gizarteak eskatzen dituen aldakuntzak eta eraldaketak gidatzeko ekintzailetzaren gaitasuna jarri nahi dugu balioan. 

20 urteko historia betetzearekin batera, Araba Ekinean ekimenak Arabako ekosistema ekintzailea biltzen duen erakunde gisa duen garrantzia ere nabarmendu nahi dugu, gure lurraldeko proiektu ekintzaileek izandako aldaketak, joerak eta berrikuntzak lagundu, islatu eta bultzatu baititu betiere.

ERALDAKETAREN LIDERRAK izenburupean garatuko da edizio hau, pertsona eta proiektu ekintzaileei zein Araba Ekinean ekimenari berari erreferentzia eginez. Egindako bidearen erreferentzia egiten duen mezua dugu, baina etorkizunari ere begira dagoena, hau da, lider izaten jarraitzeko borondateari, eta garai berriek eskatzen dituzten aldaketa eta bilakaeren aitzindari izateari begira.

FB_imagen2023