Berriak

Hemen da Araba Ekinean-ko 2021ko edizioa!
04/02/2021
Lau aholku zure proiektu ekintzailearen komunikazio digitala bultzatzeko
12/02/2021

45 lantaldek baino gehiagok beren proiektuak aurkeztu dituzte Araba Ekinean ekimeneko Eskola Enpresen Ferian

200 euroko lehenengo saria Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi Mailako Ezuki lantaldearentzat izan zen.

Otsailaren 5ean (ostirala) izan zen Araba Ekinean 2021: “Etorkizuna sortuz” ekitaldiaren lehenengo saioa, ohiko Eskola Enpresen Feria, non 45 lantaldek baino gehiagok beren proiektu ekintzaileak aurkeztu baitzituzten.

Beste urte batzuetan ez bezala, eta egungo zirkunstantziak kontuan izanda, Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazatik –bere ohiko lekutik– mundu digitalera aldatu da feria. Egibide Arriaga, Mendizabala, Eraiken, Gamarra Ostalaritza Eskola, Lorategi Hiria, Egibide Nieves Cano eta Egibide Jesús Obrero ikastetxeetako ikasleek minutu pare bat izan zuten Arabako Foru Aldundiak, Arabako Merkataritza Ganberak eta SEA Arabako Enpresak elkarteak osatutako epaimahai bati beren ideiak aurkezteko.

45 proposamenak entzun ondoren, epaimahaiak erabaki zuen bere lehenengo saria, irabazlearen ideia martxan jartzeko 200 eurorekin hornitua, Ezuki lantaldeari ematea. Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi Mailako ikasle talde batek pentsatutako proiektu bat dugu, hau da, “azalerekin kontaktua saihesten duten giltzatakoak fabrikatzea eta saltzea”, zehazki.


Araba Ekinean ekimenetik 2021erako prestatutako jarduera askoren artean lehenengoa baino ez da izan hori. Proiektu ekintzaile bat baduzu edo ekintzailetzan aritzea planteatzen ari bazara, kontsulta ezazu zalantzarik gabe gure ekitaldi-agenda, jarrai iezaguzu LinkedIn, Twitter edo Facebook bidez, edo inskriba zaitez gure newsletter argitalpenean berritasun guztien jakitun izateko.