Berriak

Arturo Martinez, Guiartu: “Turismo jasangarri eta arduratsua posible da”
14/06/2019
Ekin Breakfast: bideojokoaren industriaren aukerak
25/07/2019

5 arrazoi Bideo-jokoen Ekin Breakfastera joateko

Araba Ekinean ekimeneko Ekin Breakfasten beste edizio bat hartuko du uztailaren 23an Villa Suso jauregiak. Bideo-jokoen arloa izango dugu ardatz oraingoan F2P Campusaren eskutik.

Agian ez zinen inoiz geratuko hori pentsatzera, baina lanerako bidean telefonoan zure gozamenerako edo beste egoera batzuetan zure lagunekin pikatzeko baliatzen dituzun bideo-joko horiek ez dira magiaz besterik gabe sortzen. Titulu horietako bakoitzaren atzean ehunka –milaka ez bada– pertsona daude lanean mota guztietako arloetan (programazioa, diseinua, artea, musika…), proiektu horiek errealitate bihurtzeko.

Izan ere, entretenimendu modu unibertsal bihurtzeaz gain –neurri batean free-to-play bideo-jokoak iritsi izanari esker–, lanpostu eta negozio-aukera gehien eskaintzen dituen sektoreetako bat ere bihurtu dira bideo-jokoak.

Hori dena gutxi balitz, hemen dituzu 5 arrazoi uztailaren 23an bideo-jokoen arloko ekintzailetzari buruzko Ekin Breakfastera bertaratzeko.

1. Goraka ari den sektorea

EAEVI Bideo-jokoen Espainiako Elkartearen txosten baten arabera, 1.359 milioi euro fakturatu zituen bideo-jokoaren industriak. Musikaren eta zinemaren industriak elkarrekin baino gehiago. Hori guztia Espainian bideo-jokoekin jolasten aritzen diren ia 16 milioi pertsonei esker. 6 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren % 44.

2. F2P Campuseko bi zuzendari izango ditugu

Jon Beltrán de Heredia eta Raul Herrero izango ditugu gurekin, Katoid konpainiaren sortzaile eta F2P Campuseko zuzendarikideak. Enplegua eta aberastasuna sortzeko garaian bideo-jokoaren industriak duen potentziala azaltzeaz gain, mundu osoko estudioei beren jokoak hobetzeko laguntzen metatu duten esperientziaren berri emango digute.

3. Hypeful eta Hunters of Magic estudioen esperientzia ekintzailea ezagutu ahalko duzu

Goizean zehar ezagutu ahalko duzu bideo-jokoen sektorean ekintzailetzan arituz Jose Luis Juradok (Hypeful), Ivan Morenok (Hypeful) eta Jonathan Larrinagak (Hunters of Magic) duten esperientzia.

Bi estudioak Euskadin finaktuta daude eta beren lehen titulua garatzen ari dira: Big Box Hypeful etxearen kasuan eta White Spell Hunters of Magic etxearenean.

4. Sektoreko aukerak ezagutuko dituzu

Ia 9.000 pertsonari ematen die enplegua zuzenean bideo-jokoaren industriak eta ia 23.000 pertsonari zeharka, Espainiari gagozkiola. Aukerez eta posibilitatez betetako sektore bat sektore horretan ekintzailetzan aritu nahi duten pertsona guztientzat.

5. Nola irabazten da dirua doako produktu batekin?

Bideo-jokoen sektorean inbertitutako euro bakoitzeko 3 euroko irabazia lortzen da. Itzulkin bikaina bideo-joko gero eta gehiago doan joka daitezkeela kontuan hartzen badugu. Ekin Breakfastean beren jokoak oparitzen dituzten estudioek dirua irabaztea nola lortzen duten jakingo dugu.


Zeren zain zaude izena emateko? Bete inprimaki hau eta uztailaren 23an izango gaituzu zain 9:30ean Villa Suso Jauregian (Pedro Martinez de Alava Aretoa).