Berriak

Ekin Breakfast: bideojokoaren industriaren aukerak
25/07/2019
Mugikortasun Jasangarriaren ekintzailetza-aukerak
20/09/2019

5 arrazoi mugikortasun jasangarriaren Ekin Breakfastera joateko

Datorren irailaren 19an (osteguna, 9:30h), Araba Ekinean ekimeneko Ekin Breakfasten beste edizio bat hartuko du Villasuso Jauregiak. Edizio honetan mugikortasun jasangarriari eta bere inguruan sor daitezkeen negozio-aukera guztiei buruz hitz egingo dugu.

Oraindik ere argi ez baduzu joan ala ez, hona hemen joateko bost arrazoi:

1. XXI. mendeko hirien erronka handietako bat da

Biztanleen kontzentrazioaren eta kutsadura-maila handien ondorioz, hainbat mugikortasun-soluzio, adibidez errekuntza-ibilgailuak, jada ez dira bideragarriak. Hiriek ez dute lekurik karbono-emisioetarako edota hiritar bakoitzak bere autoa erdigunean aparkatzeko. Horregatik orain, inoiz baino gehiago, ekonomikoki eta ekologikoki jasangarriak diren mugikortasun-ereduak behar ditugu.

2. Gasteiz mugikortasun jasangarriari dagokionez hiri aitzindaria da

Europa erdian inbidia eragiten duen bidegorri-sare batek eta garraio publikoko sare bikain batek Gasteiz mugikortasun jasangarriari dagokionez hiri aitzindari bihurtzen dute Europan eta mundu-mailan. Horrek aukera bikaina eskaintzen du mugikortasunaren inguruan negozio-ideiak abian jartzeko, hala nola: mugikortasun jasangarria sustatzen duten app-ak, garraiobideak, osagarriak edota beste edozein produktu edo zerbitzu.  

3. Enpresak, erakundeak eta partikularrak soluzio berriak bilatzen ari dira

Berdin dio mugikortasun pertsonalaz edota salgaien garraioaz hitz egiten ari garen, izan ere, ohikoak diren zereginak (adibidez lanera joatea, paketeak banatzea edota turismoa egitea) egiterakoan soluzio jasangarriak espero dituzten enpresa, erakunde eta partikularrak gero eta gehiago baitira.

4. Mugikortasun jasangarriaren inguruko ekintzailetza-esperientziak ezagutu ahal izango dituzu

Goizean zehar mugikortasun jasangarriaren esparruan hainbat ekintzaile arabarrek izandako esperientzia ezagutu ahal izango duzu, hala nola:

  • Javier Knörr, Elproex-eko presidentea.
  • Mikel Uriarte, Ebikevialki-ko komunikazio-arduraduna.
  • Alberto Delgado, Veltium-en sortzaileetako bat eta bertako zuzendaria.
  • Eusebio Puebla Fernández, Intelligent Parking-eko CEO.

5. Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea da

Azkenik, aurrekoak bezain garrantzitsua izanik, aipatu behar da astean zehar Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen 20. edizioa egingo dela Gasteizen. Ekin Breakfast hau, Udalak herritarrak eta ekintzaileak kontzientziatzeko prestatu dituen jarduera ugarietako bat besterik ez da.


Zeren zain zaude? Inskriba zaitez berehala mugikortasun jasangarriari buruzko Ekin Breakfasten. Zain izango gaituzu irailaren 19an (osteguna) 9:30ean, Gasteizko Villasuso Jauregian.