Berriak

Ekin Breakfast: inpaktu soziala duten ekintzaileak
March 6, 2020
Ireki da epea “Araba Interkoop 2020” laguntza-programarako
March 10, 2020

5 arrazoi #SEW20 Vitoria-Gasteiz ekitaldira joateari dagokionez kale ez egiteko

Oraindik ez zara inskribatu datorren martxoaren 16ko #SEW20 Vitoria-Gasteiz ekitaldian? Hemen dituzu 5 arrazoi Startup Europe Week ekitaldira joateari dagokionez kale ez egiteko

Ekintzailetza Trending Topic izango da martxoaren 16ko astean zehar, Startup Europe Week #SEW20 ekimenari esker. Europako Batzordeak sustatutako ekitaldia dugu, eta 300 hirik baino gehiagok horrenbeste gustatzen zaigun interes ekintzaile hori gauzatuko dute hainbat ekitaldi, hitzaldi eta tailerrekin.

Araba Ekinean ekitaldian argi genuen ezin genuela jai hori galdu eta horregatik antolatu dugu, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, BIC Arabaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, #SEW20 Vitoria-Gasteiz: Startups Shaping The Future ekitaldia (martxoaren 16an 18:00etatik 21:00etara Europa Biltzar Jauregian).

Ondoren, #SEW20 Vitoria-Gasteiz ekitaldira joateari dagokionez kale ez egiteko bost arrazoi emango dizkizugu, baina dagoeneko konbentzitu bazaitugu jada inskribatu zaitezke eta artikuluaren bukaera geroago irakurriko duzu. 

1. Mota guztietako sektoretako azken joerak ezagutu ahal izango dituzu

Ekitaldian hainbat aditu izango ditugu bertan, adibidez Jon Vadillo (Egibide-Deustuko Unib.), Nuria Gisbert (CIC Energigune), Marian García-Fidalgo (Bioaraba) edo Elena Gutiérrez (Hazi), eta Eusko Jaurlaritzako Aitor Urzelairekin batera 4.0 Industria, Smart Energy, osasunaren biozientziak edo Food Tech sektoreetan datorkigun etorkizuna gaiari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko dute. Sektore bakoitzeko azken joerak ezagutzeko aukera bikaina.

2. Startupentzako laguntza publikoen eskaintza zabala ezagutu ahal izango duzu

Ekintzailea bazara eta proiektu berri bat sortzen ari bazara edota zure enpresa jada martxan baldin baduzu, hau interesatuko zaizu. #SEW20 ekitaldian Gasteizko Udaleko, Arabako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako / SPRIko eta BIC Arabako ordezkariak izango ditugu bertan, enpresa-ekimen berriei babesa emateko laguntza publiko guztien azalpena egin dezaten.

3. “Made in Araba” startup berritzaileen esperientziaren bidez ikasi ahal izango duzu 

Esperientzia dena da”, edo gutxienez zuretzat oso lagungarria izan daiteke proiektu ekintzaile bat muntatzen ari zarenean. Horregatik etorkizuna diseinatzen ari diren mota guztietako “Made in Araba” startupak gonbidatu ditugu, bakoitzak euren sektorean dituen esperientziak eta itxaropenak partekatzeko. Zerrenda oso interesgarria da: Alias Robotics, Eurocybcar, Ikustec, Stansol, e-Processmed, SDI System, Geroa, Abagune, Lycolab, Cleanwood, FBR, Andromeda Moto, Brave Corporation, Hypeful, Orvium edo Zárate-Mateo Algorithmic Systems.

4. Jar zaitez egunean eta ezagutu ezazu Araba Ekinean ekimenak 2020an egingo dituen jardueren egutegia

Ekintzailetzaren mundua interesatzen bazaizu edo 2020an proiektu bat muntatzeko asmoa baduzu, #SEW20 Vitoria-Gasteiz da zure hitzordua. Bertan, Araba Ekinean ekimenean urte honetarako prestatu dugun jardueren egutegia lehen eskutik ezagutu ahal izango duzu.

5. Networking egiteko aukera ezin hobea da

Azkenik, baina hala ere garrantzitsua izanik, #SEW20 Vitoria-Gasteiz ekimena networking egiteko aukera ezin hobea da. Araban ekintzailetza bultzatzen duten agente asko eta zu bezalako beste pertsona ekintzaile batzuk ezagutu ahal izango dituzu eta beraiekin hitz egin ahal izango duzu.

Gustuko al duzu? Ba orduan ez itxaron gehiago eta inskriba zaitez #SEW20 Vitoria-Gasteiz ekitaldian. Zure zain izango gaituzu 2020ko martxoaren 16an, 18:00etan, Europa Biltzar Jauregian.


Ah! Eta ez ahaztu Araba Ekinean ekimenari jarraitzea LinkedIn, Twitter edo Facebook sare sozialetan, edo bestela harpidetu gure newsletterrera Arabako ekintzailetzari buruzko albiste eta ekitaldi guztien jakinaren gainean egoteko.