Berriak

En Álava Emprende comprendemos muy bien tanto el valor de las ideas como lo difícil que es hacerlas realidad por eso, un año más (¡y ya van 15!), hemos convocado el concurso “Tu idea cuenta”.
Noraino iritsi zaitezke zure ideiarekin?
25/01/2019
Ekin Breakfast
Inbertsioari buruzko Ekin Breakfastera joateko 5 arrazoi
06/02/2019

60 eskola-proiektuk baino gehiagok beren ideia ekintzaileak erakutsiko dituzte Enpresen Azokan

Beste urte batez, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan jarri dute Eskola Enpresen Azoka Ikasenpresa programaren edizio berri bati amaiera emateko. 

Goizeko hamarretatik aurrera, Arabako LHko ikasleek sortutako 68tik gora proiektu eta negozio-ideiek beren zerbitzu eta proiektuak erakutsi dizkiote publikoari. Karpatik buelta bat ematea nahikoa izan da Gamarrako Ostalaritza Eskola, Mendizabala, Ciudad Jardín, Egibide-Arriaga, Egibide-Nieves Cano eta Egibide-Jesús Obrero ikastegietako ikasleen barietatea eta originaltasuna ikusteko.

Fundamentuzko edozein azokatan gertatzen den bezala, janari-postu ugari aurkitu ahal izan ditugu, eta bisitariek hainbat gauza dastatu ahal izan dituzte, produktu ekologikoekin hasi eta pintxoekin buka. Baina hori ez da izan azokan erosi ahal izan den gauza bakarra: pizzak mozteko guraizeak, gatz inorganikoetan oinarritutako imitaziozko bitxiak, maskotentzako oheak, eta aisialdiko eta astialdiko jarduera inklusiboak dira ikusi ahal izan diren ideia ugariren arteko bakar batzuk.

Barietate handi hori gorabehera, birziklatzearena eta jasangarritasunarena da gehien errepikatu den elementuetako bat. Osagai ekologikoa izan da proiektu eta zerbitzu askoren ardatz-oinarria.

Ikasenpresa programaren barruan sortu dira Eskola Enpresen Azokaren proiektu guztiak. Bertan, enpresa bat muntatzeko elementu guztiak garatu dituzte ikasturte osoan parte-hartzaileek. Logotipo edo marketin-planarekin hasi eta estrategiarekin buka. Aukera paregabea ideia bat negozio bihurtzeko beharrezkoak diren pauso guztiak modu praktikoan ikasteko.

Ildo horretan, Eskola Enpresen Azoka erakusleiho bikaina da Arabako ikasleek beren lana publikoari erakuts diezaioten, eta beren ideia eta produktuak kontsumitzaileen aurrean testatzeko.