Berriak

Ekin Day
Ekin Day-k hilaren 25ean erreferentziazko ekimen ekintzaileak erakutsiko ditu Europa Jauregian, eta “Ekintzaile Handia” eta “Araba Ekinean” sarien irabazleen izenak ezagutaraziko ditu
18/05/2022
Arabako ideia ekintzailerik onenak Europa Biltzar Jauregian elkartuko dira
24/05/2022

90 B2B bilera baino gehiago hartu ditu Europa Biltzar Jauregiak

90 bilera izan dituzte 27 enpresa eta pertsonak Araba Ekinean ekimeneko B2B Topaketen seigarren edizioan.

Beste urte batez, eta seigarrena da aurtengoa, Araba Ekinean ekimenak antolatzen duen B2B Topaketen beste edizio bat hartu du Europa Biltzar Jauregiak. Oraingo honetan, guztira 90 bilera izan dituzte 27 enpresa eta pertsonak elkar ezagutzeko eta lankidetzarako guneak aurkitzeko.

Edozein motatako fasetan dauden proiektuak esku artean dituzten pertsona ekintzaileei buruz ari gara, eta hainbat finantzaketa-erakunderekin, aholkularitza-enpresarekin eta azeleratzailerekin –hala nola Aclima, Asle, Caixabank, Caja Rural, Elkargi, Metxa, Banco Sabadell, Gaztenpresa edo Kutxabank erakundeekin– eseri eta hitz egiteko aukera izan dute.