Berriak

“Gazte-ekintzailetza” Programaren bekak eskatzeko epea ireki da
September 6, 2018
“Bideojoko bat garatzea eta merkatura botatzea erronka zaila da, baina posible da”
September 18, 2018

Abian da Metxa Bootcamp, negozio-ideiak eta enpresa-erronkak taxutzeko gunea

“Erronka batekin sartu eta soluzio batekin irten” izenburu iradokitzailearen bidez abiarazi du Metxa proiektu-azeleratzaileak bere MetXa Boot Camp gunea, 10 asteko iraupeneko formatu intentsiboan garatuko den esperientzia. Negozio-ideia bat, startup bat edo aurre egin beharreko erronka bat duten pertsona ekintzaileen talde bat hautatzea da ideia. Hortik aurrera, 10 asteko aldi bat hasiko da online formatuan, argi eta garbi ekintzara bideratutakoa.

Hautatzeko aldia irailaren 17an irekiko da eta urriaren 7an amaituko da. Aukeratutako pertsona ekintzaileek orduan hasiko dute Boot Comp esperientzia, zeina urriaren 15etik abenduaren 21era bitarte garatuko den.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Metxaren webgunean sar zaitezkete.