Berriak

Gasteizen F2P Campusa hasi da, free-to-play bideojokoak garatzeko lehen campusa
27/07/2018
Abian da Metxa Bootcamp, negozio-ideiak eta enpresa-erronkak taxutzeko gunea
13/09/2018

“Gazte-ekintzailetza” Programaren bekak eskatzeko epea ireki da

Inizia Araba Campusek gazte-ekintzailetzako bekak eskatzeko epea ireki du. Unibertsitate-eremutik irtendako 45 enpresa-ekimen edo -ideiari diru-laguntzak emateko programa bat da.

Azken hiru ikasturteetan EHUn matrikulatuta egon diren edo ikasturte honetarako gradu edo Master ofizial batean matrikulatu diren pertsonentzako bekak dira. Bekek 3.600 euroko zenbateko ekonomikoa izango dute proiektu bakoitzerako, eta mentoreen sare batean sartzeko aukera ere emango dute, EHUk bekadunen eskura jartzen duena.

Bekak eskatzeko epea irailaren 18an bukatuko da.

Esteka honetan ikus dezakezu informazio guztia.