Agenda

Ostegun Ekintzaileak – Bizirik Irauntzeko finantzak
July 5, 2019
Itun Berdearen Komunitateko Enpresen VIII. Topaketa
July 26, 2019

Ekin Breakfast: Ekintzailetza bideo-jokoen sektorean

Eguna: asteartea, uztailearen 25a. Ordua: 9.30

Bideo-jokoen sektorea hazkunde betean dago eta 140.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu jada mundu osoan. Bazenekien Gasteizek munduko free-to-play bideo-jokoen lehen campus azeleratzailea hartzen duela iaztik? F2P Campus Vitoria-Gasteiz ekitaldiaren sortzaileen eskutik sektore honek pertsona ekintzaileei eskaintzen dizkien aukerak ezagutuko ditugu. Gainera, Euskadin finkatutako eta eremu horretan ekintzailetzan ari diren bi enpresa txikiren esperientzia ezagutuko dugu.

Programa

  • 9.30-9.45: Bideo-jokoaren industriaren potentzialtasuna aberastasun- eta enplegu-sortzaile gisa
    • Raul Herrero eta Jon Beltran de Heredia (Katoid-ren fundatzaileak eta F2P Campus de Vitoria-Gasteiz ekitaldiaren zuzendarikideak) 
  • 9.45-10.45: Ekintzailetza Euskadin
    • Jose Luis Jurado eta Ivan Moreno (Hypeful-en fundatzaileak)
    • Jonathan Larrinaga (CEO Hunters of Magic)
  • 10.45-11.00 Azken elkarrizketa
  • 11.00: Coffe break