Agenda

“Bulegoa kudeatzeko excel ikastaroa: datuak bistaratzea eta erabakiak hartzea” ikastaroa
25/03/2024
Ideia finalistak aurkezteko ekitaldia. Zure ideiak balio du
09/04/2024

Ekin Breakfast: Kontatzen dituzten ideiak

XX. edizioa du aurten Zure ideiak balio du lehiaketak. Urteotan, 800 arabarrek baino gehiagok aurkeztu dituzte beren proiektuak negozio-ideiak saritzen dituen lehiaketa honetan parte hartzeko, Araba Ekinean ekimenaren barruan betiere.

Ekin Breakfast honetan, ekintzailek beren esperientzia partekatuko dute gurekin. Lehiaketa honetan parte hartu zuten beste edizio batzuetan, eta harrez geroztik egindako ibilbidea eta proiektuek izandako bilakaera errepasatuko dute.

Zure ideiak balio du 2024 sariak irabazteko aukera izango duten proiektu finalistak zuzenean iragartzeko baliagarria izango da topaketa, eta maiatzaren 23ean jakinaraziko da irabazleen izena, Ekin Day ekitaldiaren esparruan, finalista guztiek beren proiektuen defentsa presentziala egin ondoren.

Programa

** Zure ideiak balio du 2024 lehiaketako proiektu finalisten izena iragarriko da topaketan

17:00 Aurkezpena

17:05 Enpresen panela

Powerfultree. Imanol Olaskoaga

La Cabaña Pottery and Plants. Maitane Sáez

DVG estetic. Vanessa Gómez

18:05 Elkarrizketa eta ondorioak

18:30 Amaiera Kafea eta networkinga