Agenda

Enpresa sortzeko ikastaroa
23/03/2021
Arabako inpaktu-startupak finantzatzeko aukerak
08/04/2021

Ekin Breakfast: Lehiaketa batek zure proiektua bultza dezake

XVII. edizioa du aurten Zure ideiak balio du lehiaketak. Urteotan, 700 arabar inguruk aurkeztu dituzte beren proiektuak negozio-ideiak saritzen dituen lehiaketa honetan parte hartzeko, Araba Ekinean ekimenaren barruan betiere.

Beren negozio-ideiekin lehiaketa honetako finalista edo irabazle izan ziren eta gaur egun beren proiektua errealitate bihurtu duten 4 lagunen esperientzia ekintzailea partekatu ahalko dugu Ekin Breakfast honetan.

Zure ideiak balio du 2021 sariak irabazteko aukera izango duten proiektu finalistak zuzenean iragartzeko baliagarria izango da topaketa, eta urrian jakinaraziko da irabazleen izena, finalista guztiek egindako defentsa-saio presentzialaren ondoren.

Programa

  • 16:30 Aurkezpena
  • 16:35 Enpresen panela
  • 17:30 Elkarrizketa eta ondorioak
  • 18:00 Amaiera