Agenda

Arabako Foru Aldundiaren enpresentzako laguntzak aurkezteko jardunaldia.
21/01/2026
Ekin Day 2026
28/01/2026

Ekin Coffee: Araban ekintzailetzan 2026an

Ekintzailetzaren bidetik abiatzeko urtea izan daiteke zuretzat 2026a! Lurraldeko erakunde nagusien eskutik, negozio berriak abian jartzeko Araban gaur egun ditugun eta ekintzaileek jaso ditzaketen laguntza-programa guztien errepaso bat egingo dugu topaketa honetan.

2026. urtean ekintzailetzan aritzeko egutegiaren ikuspegi orokorra. Eman izena!

Programa

09:30 Ekin Coffee aurkeztea

09:35 Mintzaldiak:

– Gasteizko Udal. Udal-laguntzak.

– Arabako Foru Aldundia. Foru-laguntzak.

– BIC Araba. Eusko Jaurlaritzaren, Estatuaren eta Europaren laguntzak.

– Mendinet. EAEko landa-guneetan laguntzak.

10:45 Hizketaldia eta ondorioak

11:00 Amaiera eta networking kafea