Agenda

XVI. “Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalisten aurkezpena
January 20, 2020
IV. B2B Topaketa
January 20, 2020

Ekin Day 2020: Moonshotak ekintzailetzarako

Apirilak 2, osteguna17.00 – 20.30 h | Izen-emateak irekita daude.


Urtero bezala, Ekin Day Araba Ekinean ekimenaren jardunaldi nagusia izango da eta ekintzailetzarako topagune eta inspiratzeko eta networkina egiteko leku bihurtuko da. Aurten, 3 gai izango dira nagusi jardunaldian: 

  • Moonshotak talentu ekintzailea hezteko. Gazteenengan berritzera eta ekintzailetzara bideratutako ikuspegi berria ahalbidetzen duten hezkuntza-eredu eraldatzaileen adibideak
  • Ekintzailetza eta pentsamendu disruptiboa erronka berriei eman beharreko erantzun gisa, gure gizarteak eta gure planetak aurrez aurre dituzten erronka berriei erantzuteko moduaren adibide diren enpresa-panel batekin
  • Amaiera-hitzaldi bat, hibridazioari/Medici efektuari buruzkoa. Konexio disruptiboak sektore, diziplina, merkatu eta kontzeptuen artean, berrikuntza hausleak sortzeko.

Jardunaldi horretan, gainera, Zure Ideiak Balio Du 2020 Sarien eta Ekintzaile Handiaren Sariaren eta Araban Ekiten Sariaren banaketa egingo da. 


Programa

  • 17:00 – Inaugurazioa: Moonshotak ekintzailetzarako
  • 17:05 – Eztabaida-mahaia: Moonshotak talentu ekintzailea hezteko
    • Jose Mari Luzarraga. Mondragon Team Academy-ren sortzaileetako bat 
    • Garbiñe Henry. Deustuko Unibertsitateko Berrikuntzako eta Ekintzailetzako zuzendaria
    • Gorka Artola. UPV/EHUko Berrikuntzako zuzendaria
  • 18:00 – Enpresen panela: Ekintzailetza eta pentsamendu disruptiboa erronka berriei eman beharreko erantzun gisa.
    • Biotech Foods. Iñigo Charola
    • Brave Corporation. Javier Gutierrez
    • EGA Master. Iñaki Garmedia
    • Eko-REC. David Zabala
    • Veltium. Alberto Delgado
  • 19:00 – Araba Ekinean Sarien eta “Zure ideiak balio du” XVI. Lehiaketaren Sarien banaketa
  • 19:30 – Itxiera-hitzaldia: Hibridazioa/Medici efektua. Konexio disruptiboak sektore, diziplina, merkatu eta kontzeptuen artean, berrikuntza hausleak sortzeko. Paco Bree.
  • 20:00 – Luncha eta networking

Itxiera-hitzaldia

Paco Bree

Kreatibitatearen eta berrikuntzaren arloko izen handiko profesionala. Egiten dituen jarduera guztiekin lotuta dago bere obra: irakaslea, zuzentzailea, ikerlaria, artista, blogaria eta tertuliakidea. ILPVAM International Leadership Programa In Visual Arts Management programako irakaslea da, programa hori Deusto Business School, Guggenheim Bilbao Museoa eta NYU Steinhardt erakundeek antolatzen dutelarik. Cinco Días eta El Mundo Innovadores argitalpenetako blogaren ohiko kolaboratzailea.

Eztabaida-mahaia

Gorka Artola

Euskal Herriko Unibertsitateko Berrikuntza eta Transferentziako zuzendaria dugu, eta ikerketa-emaitzak enpresa eta erakundeetara transferitzearen arduradun nagusi gisa jarduten du, baita patenteei buruzko lizentzien eta ezagutzaren arduradun gisa ere. EHUn dituen eskumenen barruan daude, halaber, dibulgazioko jarduera eta zikloak antolatzea, eta ekintzailetza Unibertsitatetik sustatzea.

Jose María Luzárraga

Mondragon Team Academy (MTA World) elkartearen sortzaileetako bat dugu, hots, 4 kontinentetan misio partekatu batekin jarduten duten enpresen nazioarteko komunitate bat biltzen duen elkartearena: «Talde-lanean aritzen diren ekintzaile sutsuak gara, betiere inpaktu global erradikalki positiboa elkarrekin sortzeko loratzen garenak».
ASHOKA fellow ekintzaile soziala. 2004az geroztik da Mondragón Unibertsitateko irakaslea MBAko eskolak, eta negozio globaletan, lan-kooperatibetan, gizarte-ekintzailetzan eta Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko estrategietan espezializatutako maisutzak emanez.

Garbiñe Henry

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria da 2017az geroztik. 2010az geroztik Gizarte Berrikuntzako Deustu Unitatea zuzentzen baitzuen eta unitate hori Deusto Entrepreneurship Centre-rekin integratzearen arduraduna da. Honako esparru hauek dira bere ibilbide pertsonal, profesional eta irakaskuntza-arlokoaren ardatz: berrikuntza teknologiko eta soziala, enplegua eta ekintzailetza, lurralde eta hirien jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumen-arlokoa, plangintza estrategikoa, eta politika publikoak eta gobernantza.

Enpresen panela

Iñigo Charola

Biotech Foods enpresako CEOa dugu, bere haragi etiko eta ingurumenarekiko jasangarriarekin elikaduraren sektorera iraultza ekartzen ari den Gipuzkoako enpresakoa, hain zuzen ere.

Alberto Delgado

Veltium enpresako zuzendari-gerentea dugu, instalatzen errazak diren konektore batzuk eta ibilgailu elektrikoen birkarga optimizatzea ahalbidetzen duen app bat garatu dituen enpresakoa, alegia.

David Zabala

Eko-REC enpresako CEOa eta sortzailea, hau da, % 100 birziklatuak eta birziklagarriak diren materialekin fabrikatutako ondasunak produzitzen dituen enpresakoa, betiere ondasun horiek automoziora, packagingera eta elikagaien sektorera bideratuta daudelarik.

Javier Gutierrez

Brave-Corporation enpresako sortzaileetako bat eta CEOa, haurrak beren adinerako egokiak ez diren webgune-edukietatik babesteko soluzio bat garatu duen enpresakoa, hain zuzen ere.

Iñaki Garmendia

Ega Master enpresako zuzendari gerente industriala, hau da, erreminten fabrikazioan mundu osoko espezialista den Arabako ETEkoa.