Agenda

“Zure Ideiak Balio Du” XVIII. lehiaketa
27/01/2022
Eskola-Enpresen Feria
27/01/2022

Ekin Day 2022: Ekintzailetza-topia

Urtero bezala, Araba Ekinean ekimeneko jardunaldi nagusia izango da Ekin Day ekitaldia, eta elkartzeko, inspiratzeko eta networkinga gauzatzeko gune bihurtuko da ekintzailetzari begira. Oraingo honetan, 3 gai izango dira jardunaldiaren ardatz: 

  • 17:00 – 18:00Bide berriak esploratuz. Berrikuntza eta bide berrien bilaketa irudikatzen duten adibide inspiratzaileak.
    • Isabel Mellén. Filosofiaren, Artearen Historiaren eta Historiaren alorretako ikertzaile eta dibulgatzailea. Bere ibilbidean bereziki nabarmendu da bere aurkikuntzak transmititzeko moduagatik, lurralde ezezagunetan barneratzeko edo beste garai eta leku batzuk birsortzeko irrikagatik eta beste pertsona batzuekin partekatzeko gogoagatik.
    • Ibon Antero. Mondragón Korporazioko gizarte-eraldaketako ekintzen koordinatzailea. 2030 Agendaren harira gizartearen erronka eta desafioen gainean duen ikuspegia partekatuko du, ekintzaileak enpresaren munduan Agenda aplikatzeko palanka ezin hobea izan daitezkeela aditzera emanez.
  • 18:00 – 18:45 | Esploratzea bada neurri batean huts egitea ere. Beren esperientzia partekatzen duten pertsona ekintzaileen panel bat, akatsak sorkuntza-prozesuaren zati gisa azpimarratzea ahalbidetuko duena. Bide hori azalduko digute, ekintzailetza-prozesuan aurre egin beharreko ezustez eta birez betetako bidea.
  • 19:15 – 20:00 | Itxierako elkarrizketa: Utopiatik errealitatera. Etorkizuneko ekintzaileentzako bide berriak esploratzeko eta irekitzeko adibide diren Arabako pertsona ekintzaileen arteko ikuspegien trukea.
    • María Unceta-Barrenechea. María Duol-en fundatzailea. Ekintzaile hau berrikuntzaren eredu da kosmetikaren munduan, eta balio erantsi bat dakar berekin. 
    • Josu Sánchez. Mulixka Dantza Elkarteko zuzendaria. Kultura-ekintzailetzaren eredu interesgarri bat Arabako ingurunean, euskal folklorearen sustraiak berritzea jomugan.
    • Ruth Brito. Espainiako txapelduna distantzia ertaineko triatloian, eta mundukoa distantzia luzean. Triatloi Eskola bat sustatzen du, kirol horrekiko pasioa partekatzeko asmoarekin.
    • Manu Muñoz. I+Med made in Araba nanoteknologia eta ingeniaritza biomedikoko laborategiko CEO.

“Zure ideiak balio du 2022” sariak, eta “Ekintzaile Handia” eta “Araba Ekinean” sariak ere emango dira jardunaldiaren barruan.