Agenda

Ikasi zure proiektua edo negozio-ideia ongi saltzen
13/03/2023
Enpresa sortzeko ikastaroa
21/03/2023

EKIN DAY 2023

Urtero bezala, Araba Ekinean ekimeneko jardunaldi nagusia izango da Ekin Day ekitaldia, eta elkartzeko, inspiratzeko eta networkinga gauzatzeko gune bihurtuko da ekintzailetzari begira. Ekimen honen historiako 20. urteurrena tokian bertan ospatzeko aukera ere emango digu ekitaldiak.

Programa

  •  Inaugurazioko ponentzia: Berrikuntza eta eraldaketa ekintzailetzaren bidez

    • Francisco Carranza, Basquevolt CEO: Basquevolt: Egoera solidoko bateriak teknologia propioarekin fabrikatzeko proiektu estrategikoa
  • “Made in Araba” eraldaketa.

Ekintzailetza gure gizarteak behar dituen eraldaketak bultzatzeko funtsezko elementu bat dela erakusteko adibide diren Arabako enpresetako pertsona ordezkariek osatutako panel edo aditu-talde bat

    • Parte-hartzaileak: 

      • Alba Biotech: Test4Safe garatu duen Gasteizko startup-a, hau da, edarietan estupefazienteak daudela detektatzeko gai diren tira erreaktibo batzuk.
      • Hobeen: Enpresei eta partikularrei baliabide energetikoak kudeatzen eta beren fakturak murrizten lagunduko dien erreminta bat garatu duen startup teknologikoa.
      • Powerful tree: Landareak eta laboreak hobetzeko parke agrivoltaikoak bultzatzen dituen Gasteizko startup-a.
      • Eatyjet: Gastronomía Nómada: Proiektu gastronomiko digital aldakorra, delivery eta hobekuntza zerbitzuan zentratua.

 

  • Ibilbidea eta etorkizuna.

    Araba Ekinean ekimenean modu desberdinean protagonismoa izan duten eta ikuspuntu desberdinetatik begiratuta gure lurraldeak berezkoa duen talentu ekintzailearen adibide diren Arabako ekintzailetzaren 2 figuren arteko elkarrizketa bat.

      • Juan Luis Cañas: Hainbat hamarkadatako ibilbidea duen bodegen arloko enpresaburua eta Arabako Errioxako Luis Cañas bodegen arduraduna
      • Maitane López de Foronda: Enpresentzako gamifikazio-plataforma bat eskaintzen duen PlayerON startup-aren sortzaileetako bat.

 

“Zure ideiak balio du 2023” sariak, eta “Ekintzaile Handia” eta “Araba Ekinean” sariak ere emango dira jardunaldiaren barruan.