Agenda

Networking asteazkenak: Emakume ekintzaileen arteko lankidetza-potentzialen identifikazioa
28/10/2026
02 geltokia – Abiaraztea, MVPa eta lehen kontratuak
29/10/2026

Ekiteko prestakuntza: Nola sortu zure negozioa

 

Negozio-ideia bat duten pertsonei zuzendutako ikastaro honek ekiteko garaian kontuan hartu beharreko alderdi guztiak aztertzeko aukera ematen du. Horretarako, 8 saiotan banatuko da. Saio horietan, ikasleek oinarrizko ezagutza eskuratuko dute eta beren ideiari aplikatu ahal izango diote. Horrela, enpresa-proiektuaren aldez aurreko bideragarritasun-azterketa egin ahal izango dute.
Programa:
  • I. saioa: modulu pertsonala.
  • II. saioa: modulu estrategikoa.
  • III. saioa: merkataritza-modulua.
  • IV. saioa: modulu ekonomiko-finantzarioa.
  • V. saioa: lege-modulu juridikoa.
  • VI. saioa: negozio-plana egiteko moduluari buruzkoa, Secot-Araba–  Voluntariado Senior de Asesoramiento Empresarial elkartearen eskutik.
  • VII. saioa: Gizarte Ekonomiako modulua, ASLE-Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearekin eta Hazikoop-kooperatibak sustatzeko erakundearekin lan-sozietate eta kooperatiba txikiak sortzeari buruzkoa.
  • VIII. saioa: Kontsumobide-Kontsumoko euskal institutua modulua: nola prebenitu kontsumo-gatazkak zure bezeroekin. Ekintzailetzarako laguntza ekonomikoen modulua.