Agenda

Enpresa sendotzeko programaren lantegiak: Marketing
May 15, 2019
Lidergo-tailerra Aikido teknikaren bitartez
May 17, 2019

Enpresa sendotzeko programaren lantegiak: Finantzak

Ordutegia: 9.30 – 13.30.

Enpresa sendotzeko programak enpresa sortu berrien iraupena luzatzeko helburua du. Programa zuzendua dago sendotu, hedatu edo merkatu berriak bilatu beharra duten enpresei edo lehiakortasuna hobetu beharra dutenei. Izan ere, pertsona ekintzaileak aurre egin behar dien erronka handi gehienak hasten dira enpresa martxan dagoenean.

Prestakuntza zati labur batek (4 ordu, 9.30 – 13.30) eta banakako aholkularitzak (2 ordukoa, aholkulariarekin adostuta), osatzen dute lantegi bakoitza. Hartara, parte hartzen duten enpresek aukerak antzeman ahalko dituzte, hobekuntza plana garatu eta kudeaketa tresna egokiak erabili, aholkulari espezializatu baten laguntza pertsonalizatuarekin.

Edukiak:

  • Balio-sorkuntza eta arriskua.
  • Posizio ekonomikoa: emaitzen kontua, ratioak eta ekonomia-adierazleak
  • Finantza-posizioa: egoera-balantzea, ratioak eta finantza-adierazleak